Lehendakariak Europako Inbertsio Bankuarekin lankidetzan aritzea nahi du, "etxebizitza politika indartzeko"
Imanol Pradales lehendakariak Europako Inbertsio Bankuarekin lankidetzan aritzeko aukera nabarmendu du, "etxebizitza politika publikoa indartzeko eta enpresak industria, zientzia eta teknologia sektore estrategikoetan errotzea, haztea eta dibertsifikatzea sustatuko duten finantza mekanismo berriak diseinatzeko".
Pradales Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuko presidentearekin bildu da gaur, erakundeak Luxenburgon duen egoitzan. Europar Batasuneko erakundeetara egiten ari den bidaiaren hasiera da, eta Euskal Autonomia Erkidegoak Europako politikak diseinatzen diren foroetan duen presentzia eta zeregina sendotzea du helburu.
Batzarraren ostean, Pradalesek nabarmendu du "garrantzitsua" dela trantsizio sozialaren esparruan etxebizitza politika publikoa indartzeko finantza baliabide berriak ezartzea.
Zehazki, "lankidetza publiko-pribatuko tresnak sortzeko aukera" azpimarratu du, "Europako Inbertsio Bankuak funtsezko zeregina bete dezan etxebizitza-parke publikoa zabaltzeko eta gazteen premiei erantzungo dien eskaintza sustatzeko, bai eta Euskadin etxebizitza eskuratzeak dakartzan erronkei aurre egin ahal izateko ere".
"Etxebizitza gizarte-kohesioaren zutabea da, eta, Europako Inbertsio Bankuarekiko lankidetzaren bidez, erantzun berritzaileak eta eraginkorrak eman diezazkiokegu erronka horri", ziurtatu du.
Industriaren eta ekonomiaren arloan, Finantzen Euskal Institutuarekiko lankidetzan jarri du arreta, "sektore industrial, zientifiko eta teknologiko estrategikoetan enpresak errotzea, haztea eta dibertsifikatzea sustatuko duten finantza mekanismo berriak diseinatzeko".
Agintariak adierazi duenez, "planteamendu hori bat dator Draghi eta Letta txostenekin, berrikuntzan inbertsio handiagoa egitearen alde baitaude, eraldaketarako eta garapen ekonomikorako motorra baitira".
Gainera, Nadia Calviñorekin izandako bileran, lehendakariak interesa agertu du Europako Inbertsio Bankuaren proiektu berriekiko, hala nola Lehiakortasunerako Europako Funtsa, inbertsio teknologiko estrategikoetan zentratua, hazkundean dauden Startupei laguntzeko Funtsa, eta Erresilientzia Autonomikorako Funtsa, hainbat arlotan inbertsio jasangarrietan bideratua, besteak beste, etxebizitza sozialean, garraioan, trantsizio energetikoan eta industria-lehiakortasunean.
Ildo horretan, lehendakariak esan du Lehiakortasunerako Europako Funtsaren tresnak enpresa txiki eta ertainentzat ere eskuragarriak izan behar direla, eta haien eraginkortasuna bermatuko duten formulak aztertu.
Luxenburgoko bilera amaitu ostean, lehendakaria Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunaren aurrean Bruselan duen Ordezkaritzan izan da. Bertan, Belgikako euskal komunitatearekin bildu da, EAE atzerrian ordezkatzen dutenekiko harremanak indartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.