Iparralde
2025/02/02 - 17:00
Aterkirik gabe, baina berokia soinean
Aste egonkorra dator, eguraldiari dagokionez. Badirudi gutxi bustiko duela asteon, nahiz eta negu beteko tenperaturak izango ditugun egun gehienetan; goizetan, bederen.
2025/01/28 - 18:58
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei Iparraldera sartzen laguntzeagatik auzipetutakoen epaiketa
Defentsak aurkeztu dituen auzi aurreko galderak aztertzeko denbora behar duela argudiatu du epaileak. 'J'acusse' izeneko kanpainan ia 3.600 auto-inkulpazio batzea lortu dute auzipetuek.
2025/01/27 - 11:41
Belharra olatu ikusgarria Lapurdiko kostaldera itzuli da
Belharra 18 metrora hel daitekeen olatua da, baina oso gutxitan agertzen da Hendaia eta Donibane Lohizune artean. Hainbat urteren ostean, surflariek harrapa dezaten itzuli da egunotan.
2025/01/26 - 15:58
Jendetza bildu da migrazio-politika "hiltzaileen" aurka Irundik Hendaiara egin den manifestazioan
Korrikan zehar 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzeagatik auzipetutako zazpi ekintzaileei babesa emateko autoinkulpazio kanpainaren baitan kokatzen da gaurko protesta.
2025/01/25 - 20:04
''Adi, ziklogenesi leherkor bat hurbiltzen ari da gurera eta haizeak gogor joko du bihar goizean goizetik''
Xabier Casado ETBko "Eguraldia" saioko aurkezleak azaldu duenez, ziklogenesiak haize oso zakarra bidaliko digu igandean. Horregatik, alerta laranja ezarri da 06:00etatik aurrera Bizkaian, Araban, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Iparraldean. Gipuzkoa, berriz, abisu horian egongo da.
2025/01/22 - 11:27
Frantziak derrigorrezko ingurumen-bineta ezarriko du Iparraldean apiriletik aurrera
Gidariek ingurumen-bineta izan beharko dute Iparraldeko kostaldean ibiltzeko. Inprimaki ofizial baten bidez eskatu ahal izango da, online.
2025/01/16 - 21:16
Bayrouren Gobernuak ezkerraren zentsura-mozioa gainditu du, sozialistek babestu ez dutelako
Nolanahi ere, "edozein unetan" beste zentsura-mozio bat babestu dezakeela ohartarazi dio PSk Bayrouri. Ezkerreko hiru alderdik aurkeztutako mozioak aldeko 131 boto lortu ditu, Gobernua kentzeko beharrezkoak diren 288 botoetatik urrun.
2025/01/16 - 17:16
Mobilizazioa deitu dute hilaren 26rako Irunen, migrazio-politika "hiltzaileen" aurka
Mila pertsonak baino gehiagok bat egin dute Korrikan zehar 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzeagatik auzipetutako zazpi ekintzaileei babesa emateko autoinkulpazio kanpainarekin.
2025/01/14 - 17:32
Sortuk nazio eraikuntza aztertuko du otsailaren 22an Andoainen, aniztasunaren ikuspegitik abiatuta
"Hurrengo urteetan immigrazioaren fenomenoari emango diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa", ohartarazi du Xabi Iraolak Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egindako aurkezpenean.
2025/01/12 - 22:54
Ramuntxo Labat abertzalea izango da aurrerantzean Ahetzeko auzapeza
Labaten "Ahetzen" zerrendak botoen % 44 jaso du hauteskundeen bigarren itzulian eta 14 eserleku eskuratu ditu herriko etxean. Emaitza jakinik, herritar ugarik azpimarratu du aurrerantzean Ahetzen "euskararen garaia" izango dela.
2025/01/09 - 08:44
Albiste izango dira: EITB Data: kirol ohiturak, gripearen intzidentzia eta txotx denboraldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/08 - 14:41
Araban eta Bizkaian haizeagatik ezarritako alerta laranjak bolada bortitzak utzi ditu: Matxitxakon, 175 km/h
Alerta laranja abisu horia izatera igaro da 15:00etan, gauerdira arte. Haize zakarrak 106 gorabehera eragin ditu, gehienak zuhaitz eta hiri altzarien erorketengatik. Bilbon, esaterako, aldamio bat jausi da, eta Loiuko aireportuan bost hegaldi bertan behera geratu dira eta hiru desbideratu dituzte.
2025/01/08 - 08:50
Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, urteko lehen Gobernu Bilera eta lurrikara Tibeten
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/07 - 12:48
Haizeagatik alertapean izango dira bihar Araba eta Bizkaia, 120 km/h-ko ufadak gainditzea espero baita
Hego-mendebaldeko haizeak indarra hartuko du arratsaldetik aurrera, eta hala, abisu horia aktibatu dute bi lurraldeotan eta Nafarroako Kantauri isurialdean. Bihar are zakarrago joko du, eta 06:00etatik 12:00ak arte alerta naranjapean izango dira Araba eta Bizkaia.
2025/01/05 - 22:31
Ahetzeko bozetara aurkeztu diren hiru zerrendak igaro dira bigarren itzulira
Ramuntxo Goyhetcheren Ahetze Zuekin zerrendak botoen % 38 eskuratu ditu, Ramuntxo Labat-Aramendyren Ahetzenek % 37 eta Laetitia Guesdon-Michauden Ahetze Bihotzean hautagaitzak % 24. Datorren igandean izango da bigarren itzulia.
2025/01/05 - 17:41
Zizela harriaren kontra, kask-kask, hala betikotzen ditu Vicent Souriek hilen izenak
Vicent Sourie harri-zizelkatzailea da 21 urte zituenetik. Artista lana da, distira eta aitorpen handirik gabea, eta desagertzen ari den lanbidea izanik ere, horien lanak luze irauten du, oso luze.
2025/01/04 - 20:53
Aro epela kostaldean eta hego-haize zakarrak eragindako abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan Errege bezperarako
Haizeak gogor jotzen ez duen tokietan, 00:00etatik 12:00etara egongo da indarrean abisu horia. Bizkaiko toki haizetsuenetan, berriz, asteleheneko 00:00ak arte luzatu dute abisua.
2025/01/03 - 18:19
Euskal Herriko lehen irrintzilarien elkartea osatu dute Aiaraldean
IAIAIAI du izena elkarteak, eta hain euskalduna den oihua, ingurua hobeto ezagutzeko oinarritzat hartu dute. Irrintziaren transmisioa landu eta irrintziari begirada garaikideago bat ematea da helburua. Emanaldiak antolatzen dituzte, eta Irlandako film labur bateko soinu bandan ere parte hartu dute.
2024/12/30 - 21:01
29 urteko emakume batek ostegun gauean Baionan jasandako eraso arrazista salatu du
Emakumeak salatu duenez, leihatilatik zigarro bat erori ondoren, auto bat haien atzetik segika hasi zen. Semaforo batean gelditu eta autotik jaitsi zirenean, beste gidariari bere jarrera aurpegiratzeko, jo egin zituzten eta piperbeltz gasa bota zieten, "ixo, beltz zikina" oihukatuz.
2024/12/28 - 13:41
Eguraldi eguzkitsua Urtezahar eta Urteberri egunetarako
Tenperatura maximoak 10 eta 15 ºC artean geratuko dira, eta minimoak, 0 eta 5 artean.