EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laino eta euri, aste honetan

Tenperaturak apur bat gora egingo du, asteburuko hotzaren ostean.
Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre
Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre

Asteburuko hotzaren ostean, aste honetan tenperaturak apur bat gora egingo du eta egun lainotsuak nagusituko dira, eta baliteke euria ere egitea.

Astelehenean, zerua lainotuago egongo da hegoaldean, eta tenperaturak gora egingo du, oro har. Hodeiak ugarituz joango dira egunean zehar, eta hodeitza handiagoa izango da eta zerua nahiko estalita geldituko da hegoaldean; gainera, gauean euria egin lezake. Kostaldean, berriz, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goizean, eta hodeitza handiagoa izango da arratsaldean. Haizeak ekialdetik joko du, goizean hego-ekialdetik eta arratsaldean isurialde atlantikoan, ipar-ekialdetik. Tenperatura maximoak eta minimoak 3-4 ºC igoko dira. Baliteke egunsentian Ebroren ibarrean behe-lainoa sortzea.

Asteartean, hodei dezente eta zaparrada batzuk. Hodei asko, oro har, egun osoan zehar, baina arratsaldean eta gauean hodeitza saretuago egon liteke. Gainera, ezegonkortasuna iritsiko da hegoaldetik, eta zaparrada txikiren bat bota dezake. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, eta haizea ekialdetik ibiliko da.

Asteazkenean, atertzera joko du, eta tenperaturak gora egingo du, hego-haizearen laguntzaz. Joera berarekin jarraituko du asteburura arte gutxienez.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X