Jesus Torquemada
2019/06/13 - 11:01
Hong Kong, bere autonomiaren defentsan
Estradizio legea aldatzeko saioak eragin ditu egun hauetan kalean ikusten ari garen protestak. Legearen erreformak erraztuko luke delitugileak Hong Kongetik Txina kontinentalera estraditatzea.
2019/06/12 - 13:38
Presoak aske Nikaraguan
Pasa den astean onartutako amnistía legeak ahalbidetu du presoak aske geratzea, eta bidea erraztu diezaieke Nikaraguaren krisi politikoa konpontzeko negoziazioei.
2019/06/11 - 10:33
Iruzurra izan zen Lularen aurkako epaiketan
Orain argitaratutako informazio baten arabera, Sergio Moro auziko epaileak Lula da Silvaren aurkako salaketa prestatzen lagundu zion fiskalari.
2019/06/10 - 10:20
Izua Britainia Handiko Alderdi Kontserbadorean
Alderdi Kontserbadoreko kideak 'brexit'aren alderdiak jango ote dituen beldur dira. Hori dela eta, erradikalenen magalera joango dira.
2019/06/07 - 12:59
Agur, Theresa
Zaila da Teheresa May epaitzea. Askok uste du 'brexit'a aurrera eramaten saiatu zela, modu zintzoan. Beste batzuen arabera, egin duen guztia deskalabrua izan da.
2019/06/06 - 11:10
Danimarka: Inmigrazioaren aurkako ezkerra
Alderdi Sozialdemokrata ezkerrekoa da, zalantzarik gabe, gizarte politiketan, arlo ekonomikoan eta ingurumenean, baina alderdi eskuindarrekin bat egiten du migrazio politikan.
2019/06/05 - 11:48
Trumpek biluzik utzi du 'brexit'a
'Brexit'ak esan nahi du Erresuma Batuak Europarekin harremana hautsiko duela, AEBn esanetara geratzeko. Erresuma Batua irten egingo da Europa osoa hartzen duen merkataritza askeko gunetik.
2019/06/04 - 11:07
Trumpen 'brexit'a
Trumpek ez du brexit-a asmatu, baina prest dago bere interesen arabera erabiltzeko.
2019/06/03 - 10:31
Alemaniako Koalizio Handia, hilzorian
Andrea Nahles SPDren buruzagiaren dimisioak koalizioaren amaiera azkar lezake. Udazkena baino lehen hautsiko omen da.
2019/05/31 - 11:11
Trumpek merkataritzaren arma erabili du Mexikoren aurka
Trumpek nahi du Mexikok Poliziarena egitea, Erdialdeko Amerikako etorkin guztiak atxilotzea eta euren jatorrizko herrialdera itzularaztea.
2019/05/30 - 10:25
Trump ez da errudun, baina ez da errugabe ere
Fiskal bereziak amaitu du 2016ko hauteskunde kanpainan Errusian eta Trumpek ustez izan zuten esku hartzearen inguruko ikerketa. Esan duenez, ez du frogarik baina Trump ez da errugabea.
2019/05/29 - 11:08
Europan ere koalizio konplexuak beharko dira
Liberalek eta sozialistek Europar Batasuneko kargu banaketan parte hartu nahi dute. Biak ala biak sintonia handia erakusten ari dira.
2019/05/27 - 12:11
Europak irabazi du
Oro har, europazaleek irabazi dute. Europak irabazi du.
2019/05/22 - 10:28
Theresa Mayren beste proposamen nahasi bat
Laboristek eta kontserbadoreek uste dute May zerraldo politiko bat dela eta Europako hauteskundeek azken kolpea emango diotela.
2019/05/17 - 10:38
'Brexit'a ekainean erabakiko da
Mayk iragarri duenez, ekaineko lehen astean laugarrenez bozkatuko dute Parlamentuan irteera akordioa.
2019/05/15 - 11:45
Gerra hotsak Golkoan
Iran eta AEB biak ari dira esaten ez direla gerra prestatzen ari, baina ekintzekin aurkakoa erakusten dute.
2019/05/14 - 13:56
Tentsio handia persiar golkoan
Duela bi aste, Trummpek zigorrak zabaldu egin zituen, eta honela Iranek oso zail du bere petroleoa atzerrian saltzea; eta bere petroleoa saldu gabe, Irango ekonomia hondoratzen ari da.
2019/05/10 - 11:19
Berriz ere tentsioa Korean
Ipar Korea eta Estatu Batuen arteko bake akordio baten aukera geroz eta urrunago dago. Ipar koreak misilekin frogak egin ostean, Estatu Batuek Ipar Koreako merkantziaontzi bat atxiki dute.
2019/05/09 - 12:21
Iran matxinatu egin da Trump-en txantaiaren aurrean
Europak Iranekin merkataritza harremana izateari uko egiten jarraitzen badu, irandarrek aurrera jarraituko dute arma nuklearrak garatzeko programarekin.
2019/05/08 - 10:54
Ia beste erreferendum bat 'brexit'az
Erresuma Batuan, Europar hauteskundeak ia brexitari buruzko beste erreferendum bat izango dira. Aurkezten den alderdietako bat, eta irabazteko aukera gehien dituena, Brexit-aren Alderdia izenekoa da.