Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek biluzik utzi du 'brexit'a

'Brexit'ak esan nahi du Erresuma Batuak Europarekin harremana hautsiko duela, AEBn esanetara geratzeko. Erresuma Batua irten egingo da Europa osoa hartzen duen merkataritza askeko gunetik.

Geroz eta argiago dago brexita eskuineko nazionalismo ingelesaren setakeriaren ondorio dela. Egia da ezkerreko ingelesak ere izan zirela brexitaren alde egin zutenak, Alderdi Laboristaren ohiko boto emaileak gehienak, prentsatuz globalizazioaren aurka egiteko modu bat zela, multinazionalen eta kapitalaren aurka. Baina asko jada damutu dira, eta gainontzekoak egunotan ari dira damutzen Trump Londresera egiten ari den bisitagatik.

Brexitak esan nahi du Erresuma Batuak Europarekin harremana hautsiko duela, AEBn esanetara geratzeko. Erresuma Batua irten egingo da Europa osoa hartzen duen merkataritza askeko gunetik, Estatu Batuekin beste merkataritza askeko gune bat sortzeko.

Jakina da nola ulertzen duen Trumpek merkataritza: berak esaten duena egitea. Beraz, Trumpek ez luke onartuko gaur egungo egoera, Erresuma Batuak AEBra inportatzen duena baino gehiago esportatzen baitu. Ondorioz, horrek Britainia Handiko osasun sistemaren pribatizazioa ere ekar dezake.

Trumpek esan du: Estatu Batuetako osasun sektoreko enpresak osasungintza britainiarrean sar litezke. Brexita AEBrentzat hondamendia izateko bidean doa. Bere merkataritza Europarekin 2,5 aldiz handiagoa da AEBkin duena baino, eta hori ezin da konpondu Trumpekin ituna eginda.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X