Gerra hotsak Golkoan
Iran eta Estatu Batuak hitzez hitz ari dira betetzen erromatarren esaera hau: "Bakea nahi baduzu, prestatu gerrarako". Esaldi hori historiako ergelkeriarik handienetakoa da, esperientziak argi erakusten baitu, gerrarako prestatzen zarenean gerran amaitzen duzula. Teheran eta Washington, biak, ari dira esaten ez direla gerra prestatzen ari, baina ekintzekin aurkakoa erakusten dute.
Oraindik ez dute argitu zer gertatu zen herenegun itxura batean Pertsiar Golkoan erasotu zituzten petrolio ontziekin. Horietako bat, Norvegiako ontzi bat da eta bere irudiak ikusi ditugu aurrealdean zulo bat duela. Atzo, Yemengo errebelde hutiek, Iranen aliatu direnek, oliobide bat erasotu zuten Saudi Arabian. Horrek badirudi arrazoia ematen diela Iran eta bere aliatuak Estatu Batuen eta bere bazkideen aurkako erasoak prestatzen ari direla diotenei.
AEBri dagokionez, ez dago dudarik gerrarako prestatzen ari dela. Estatu Batuetako prentsa Pentagonoak dituen asmoen berri ematen ari da Pertsiar Golkoan gerraontzi, hegazkin eta soldaduak areagotzeko. Ondoren agian ez da ezer pasako, baina honek Irakeko gerraren aurreko prestaketak ekarri dizkigu gogora.
Tanto Irán como Estados Unidos dicen que no están preparando una guerra, pero sus actos demuestran lo contrario.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz