Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iran matxinatu egin da Trump-en txantaiaren aurrean

Europak Iranekin merkataritza harremana izateari uko egiten jarraitzen badu, irandarrek aurrera jarraituko dute arma nuklearrak garatzeko programarekin.

Hassán Rohani Irango presidenteak esan nahi izan duena, gutxi gora behera, hau da: Europak Iranekin merkataritza harremana izateari uko egiten jarraitzen badu, irandarrek aurrera jarraituko dute arma nuklearrak garatzeko programarekin.

Duela lau urte, Estatu Batuak, Errusia, Txina, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemaniak itun bat sinatu zuten Iranekin merkataritza harremanei bide emanez Iranek programa nuklearra gelditzearen truke. Trump ordea, duela urtebete itunetik irten zen, eta gainera, plan bat sortu zuen beste sinatzaileei ituna betetzea galerazteko.

Atzerriko enpresa batek Iranekin negozioak egiten baditu, Estatu Batuetan isuna jasoko du bertan ere negozioak baditu. Horrek enpresa europar ugari oso ataka zailean jarri ditu: Balantzan jarri behar dute Iranen irabazten dutena eta Estatu Batuetan galdu dezaketena.

Emaitza: Azken urtean, Irango ekonomia galera handiak izaten ari da, bereziki bere petrolio salmenten murrizketagatik. Europarrek jarraitu nahi dute Iranekin merkataritza harremanetan, baina isunen arriskuaz gain, beste arazo bat ere badute: Nazioarteko ordainketen sistema Estatu Batuen igarotzen da, eta horrek asko zailtzen du Iranekin egindako merkataritza harremanengatik ordaindu edo kobratzea.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X