Hong Kong, bere autonomiaren defentsan
Hong Kong ez da herrialde independiente bat. Txina barruan dago, nahiz eta autonomiaa zabala duen eta, arlo askotan, bi herrialde diferente balira bezala aritzen diren.
Hong Kongeko ekonomia erabat da kapitalista, eta ez dago Txinako ekonomiaren pareko estuaren eskuhartzerik. Adierazpen askatasun zabala du, Txinan ez bezala. Txinan, izan ere, ez dago adierazpen askatasunik. Hong Kongen alderdi politikoak badira; eta Txinan, berriz, alderdi politiko bakarra: Alderdi Komunista, Txinako boterearen monopoloa duena. Eta horrez gain, lege sistema desberdina du Hong Kongek, kolonia britainiarra izan zen garaitik datorrena.
Eta, hain zuzen ere, estradizio legea aldatzeko saioak eragin ditu egun hauetan kalean ikusten ari garen protestak. Legearen erreformak erraztuko luke delitugileak Hong Kongetik Txina kontinentalera estraditatzea. Printzipioz, delitugile arruntentzat, litzateke neurria. Baina Hong Kongeko oposizioa beldur da ez ote dien aldaketak disidentzia politikoan ari direnei ezarriko.
Sakonean, egun hauetan kalera ateratzen ari direnak Hong Kongen autonomía ari dira defenditzen. Badakite autonomía hori bi mila eta berrogeitazazpian amaituko dela, hala dagoelako hitzartua, eta ez dute onartu nahi Txinak garaia baino lehen ken diezazion autonomía hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi du egungo finantzaketa ez dela nahikoa etorkizuneko pandemia "are handiagoei" aurre egiteko
Egoera oso bestelakoa da duela hamar urtekoarekin alderatuta: mundua zatituago dago, zorpetuago eta herritarrak babesteko gaitasun txikiagoarekin. Ondorioz, osasun krisien ondorioak are suntsitzaileagoak izan litezke gizartean eta ekonomian.
Amnesty Internationalek ohartarazi du iaz heriotza-zigorrak % 78 igo zirela, 1981tik hona izandako kopururik handienera iritsi arte
2.707 kasu erregistratu ziren 2025ean, erakundeak 44 urtetan erregistratutako kopururik handiena. Exekuzio horien ia % 80 Iranen burutu ziren.
"Hondius" gurutzaontzia Rotterdamera iritsi da, garbiketa eta desinfekzio lanetarako
Itsasontzian zihoazen 27 lagunei osasun probak egingo dizkiete eta berrogeialdia egin beharko dute.
91 lagun hil dira dagoeneko Kongoko Errepublika Demokratikoan, ustez ebolak jota
Kongoko Errepublika Demokratikoko Osasun Ministerioaren arabera, kutsatutakoak, berriz, 350 dira.
Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak
Joan den ostegunean Turkiatik atera ziren ontziak. Israelgo Itsas Armadak ontzidia osatzen duten 57 ontzietatik 10 geldiarazi dituelakoan daude.
Txinak urtean gutxienez 17.000 milioi dolar gastatuko ditu AEBetako nekazaritza-produktuetan
Etxe Zuriak ohar batean jakitera eman duenez, bi buruzagiek lortu dituzten akordioak "mundu osoko enpresen eta kontsumitzaileen egonkortasuna eta konfiantza hobetuko dute".
Kubako Gobernuak gida bat zabaldu du eraso militar baten aurrean babesteko
"Babestu, eutsi, biziraun eta garaitu" dokumentuak hainbat gomendio biltzen ditu, hala nola edateko urarekin, elikagaiekin, irratiarekin, linternekin, botikinekin eta higiene-gaiekin motxila bat prestatzea. Horrez gain, aireko alarma-seinaleei eman beharreko arretaren berri jasotzen da.
OMEk "nazioarteko osasun publikoko larrialdia" deklaratu du Kongon eta Ugandan atzemandako ebola agerraldia dela eta
Zortzi kasu baieztatu dira Kongon, eta 246 kasu susmagarri eta 80 heriotza posible daude. Ugandan ere baieztatu dituzte kasuak.
'Hondius' ontzian bidaiatu zuen kanadar batek positibo eman du hantabirusean
Kasu honekin, jada 12 dira hantabirusak kutsatutako gurutzaontziko bidaiariak. Bestalde, Madrilen ospitaleratutako 70 urteko espainiarra egonkor dago eta hobera egiten ari da. Ez dago infomaziorik Frantzian oso larri ospitaleratuta dagoen 65 urteko emakumearen inguruan.
Zazpi zauritu, horietako lau larri, Modenan izandako auto harrapaketa batean
Atxikitzen saiatu den pertsona bati laban batekin egin dio eraso gidariak. Lekukoek baztertu egin dute istripua izan denik, "orduko 100 kilometro orduko abiaduran zihoalako autoa, Modena hirigunean".