Jihadismoa
2018/12/17 - 12:01
Gasteizko Islamiar Kultur Zentro bateko presidentea atxilotu dute
Atxilotuak bere gertukoenen artean lehergailuak egiten zekiela esaten zuen eta egitea 'oso erraza' zela ere adierazi zuen.
2018/12/14 - 10:38
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera
Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.
2018/11/23 - 15:08
Atentatu jihadista simulakroa, Donostian
Atentatu jihadista baten aurrean larrialdi zerbitzuak ongi koordinatzeko helburuarekin, simulakroa egin dute Donostialdeko Metroan, Altzako geltokian.
2018/11/21 - 00:09
Eraso suizida batek 50 hildako eta 72 zauritu utzi ditu Kabulen
Matxino bat immolatu egin da ezkontza areto batean, akademiko erlijiosoak eta ulemak Korana irakurtzen ari ziren bitartean.
2018/11/13 - 13:52
Parisen 130 hildako utzi zituzten eraso jihadisten hirugarren urteurrena
Frantziarrek 2015eko azaroaren 13ko eraso jihadistak gogoratu dituzte hainbat lore eskaintzekin. Parisen eta Saint Denisen izandako erasoetan 130 lagun hil ziren.
2018/11/09 - 14:21
Pertsona bat hil eta bi zauritu ditu gizon batek, EIk bere gain hartutako erasoan
Talde jihadistak Melbourneko erasotzailea bere "borrokalarietako bat" dela esan du. Gizona ospitalean hil da, poliziak tiro egin ostean.
2018/10/21 - 00:23
Gutxienez 67 pertsona hil eta 126 zauritu dira Afganistanen, hauteskunde egunean
Talibanek 193 eraso egin dituzte herrialde osoan. Hiru urteko atzerapenarekin iritsi diren hauteskunde parlamentarioak mehatxatu zituzten.
2018/09/06 - 17:28
Mossoak terrorismoaren kontrako zentroan sartuko dira hilabete barru baino lehen
Esquadra Mossoen ordezkari bat terrorismoaren kontrako zentroan izango da modu iraunkorrean, jihadismoaren aurka lan egiteko.
2018/08/23 - 14:00
Bi pertsona hil dituzte Paris inguruan, labanaz egindako eraso batean
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Trappes herrian izandako erasoa. Labanaz egindako erasoan, bi lagun hil dira eta bat larri zauritu da.
2018/08/21 - 17:07
Mossoen aurkako salaketa jartzea aztertuko dute Cornellako erasotzailearen senideek
Halaber, gertakariak terrorismoarekin zerikusirik ez duela azpimarratu du familiak. Fiskaltzak uste du erasotzailearen zioa pertsonala zela.
2018/08/21 - 16:19
Cornellako erasotzaileak bere buruaz beste egin nahi ote zuen ikertzen ari dira
Ikerketaren iturriek aipatutako hipotesien arabera, erasotzaileak bere buruaz beste egin nahi zuen komunitate islamiarrean homosexuala izateak dakarren presioari ezin eutsita.
2018/08/20 - 22:19
Terrorismoaren Kontrako Batzordea bildu du Generalitateak erasoa ikertzeko
Aldean zeraman dokumentazioaren arabera, hildakoa Cornellan bizi zen 29 urteko aljeriarra zen, baina ez zeukan polizia-aurrekaririk.
2018/08/20 - 16:49
'Atentatu terrorista' bezala ikertzen ari dira Cornellan izandako erasoa
Labana eskuan zuela, poliziei eraso egiteko asmoz sartu da erasotzailea. 06:00etan, polizia-etxeko txirrina jo du, eta sarreran zegoen pertsonak atea zabaldu dioenean, labana handi batez eraso dio.
2018/08/20 - 14:39
Talibanek Afganistanen bahitutako 100 bat bidaiari askatu dituzte
Hiru autobusetan zihoazen bidaiariak dira guztiak. Talibanek oraindik 21 lagun atxikita dituzte, segurtasun indarretako kideak direlakoan.
2018/08/20 - 13:38
Mossoek gizonezko bat hil dute Cornellan, polizia-etxe batera armatuta sartu denean
06:00ak aldera, labana eskuan zuela poliziei eraso egiteko asmoz sartu da, eta "Allah handia da" oihukatu du. Poliziek tiroz erantzun diote.
2018/08/19 - 18:53
Afganistango Gobernuak su-etena iragarri du bihartik aurrera, talibanekin
Presidenteak esan du baldintza bat dagoela, talibanek ere gauza bera egitea. Hala bada, hiru hilabete iraungo ditu su-etenak, arkumearen festatik Mahomaren urtebetetze egunera arte.
2018/08/18 - 14:58
Cambrilsek erakutsitako elkartasuna eta anaitasuna azpimarratu ditu Torrak
2017ko abuztuaren 17ko atentatuetako biktimei omenaldia egin diete Cambrilsek, eta Generalitateko presidentea horien esanetara jarri da.
2018/08/17 - 15:46
Bartzelonak A17ko biktimak omendu ditu ekitaldi hunkigarri batean
Ekitaldia errespetuzko isilunean burutu dute, eta musikak, poesiak eta txaloek soilik hautsi dute. 12 herrialdetako 150 biktimak eta senidek hartu dute parte bertan.
2018/08/17 - 12:42
A17ko biktimek euren samina 'ez erabiltzeko' eskatu diete politikariei
Hainbat biktimak ostiral honetako omenaldi-ekitaldietan 'tregoa' bat egitea eskatu diete, baita euren samina 'ez manipulatzea' ezta 'politizatzea' ere, 'alboratuta' sentitu ostean.
2018/08/17 - 12:17
Colau: 'Mina egin ziguten, baina ez ziguten euren gorrotoa kutsatu'
"Ez diegu uko egin gure balio eta uste sendoei; urtebete geroago, inoizko indartsuen daude", esan du Bartzelonako alkateak, ostegun honetan, adierazpen instituzional batean.