Bartzelonan atentatua egon litekeela ohartarazi die AEBk herritarrei
AEBko Estatu Departamentuak Bartzelonako Rambletan kontuz ibiltzeko eskatu die herritarrei, Gabon festetan "abisurik gabeko atentatua egon litekeelako".
Atzerrian bizi diren estatubatuarren laguntza koordinatzen duen Bulego Kontsularraren Twitter kontuaren bidez eman dute, hain zuzen, horren berri.
"Rambletatik baldin bazabiltzate, erne ibili ibilgailuak dabiltzan tokietan. Izan ere, baliteke Gabon festetan terroristek abisurik gabeko erasoak egitea, eta leku turistikoak, garraio-zentroak eta beste edozein toki publiko izango dute xede", esan du Bulego Kontsularrak.
Gainera, Twitterren ez ezik, kontsulatuaren webgune ofizialean ere eman dute abisua, Katalunia plazatik Portal de la Pau plazarainoko bidea egiteak dituen arriskuez ohartarazita.
Halaber, Espainiako larrialdi zerbitzuetako telefonoa 112 dela gogorarazi diete estatubatuarrei. "Adi ibili Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak edota Esquadra Mossoek emandako abisuei.
2017ko abuztuan, Bartzelonako Rambletan zeuden hainbat oinezko harrapatu zituzten yihadistek. Ordu batzuk geroago, Cambrilsen zenbait laguni egin zieten eraso. Guztira, 16 lagun hil eta ehunka pertsona zauritu zituzten.
AEBtik kanpo ibiliko diren estatubatuarrei segurtasun oharrak helaraztea da Estatu Departamentuaren lana.
Gaur egun, Espainian 2. mailako abisua ezarri dute. Horregatik, kontuz ibiltzea aholkatu die herritarrei. Erabiltzen duten alerta sistemak, baina, 4 maila ditu.
Bestalde, Miquel Buch Kataluniako Barne kontseilariak mehatxu terroristari garrantzia kendu dio: “beste bat gehiago baino ez da; lanean gogor ari gara, beti bezala”.
“Jaso ohi den beste mehatxu bat baino ez da. Terrorismoa globalizaturik dago, eta guztiek segurtasun neurriak areagotu behar ditugu. Guk mehatxu guztiei garrantzia ematen diegu”, azaldu du Buchek RAC1 irratian.
Horregatik, “Mossoak, Udaltzaingoa eta beste poliziak lanean ari dira, beti bezala”, azpimarratu du kontseilariak. “Segur aski, kasu hau zertxobait ezberdina da AEBko kontsulatuaren txioagatik. Oihartzun handiagoa izan du, baina guk mehatxuak jaso ohi ditugu. Guztiak ikertzen dira, eta lanean gogor ari gara. Hau beste bat da”, erantsi du.
Buchen ahotan, “beldurrez bizitzea uzten baldin badugu hanka sartuko genuke. Askatasun eta normaltasun osoz bizi ahal izan behar dugu. Bestela, garaipena emango genioke”.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBren eta Iranen arteko bake-negoziazioak abian dira, Libanon, Ormuzko itsasartean eta garapen nuklearrean arreta jarrita
Negoziazioak ostiralean hastea espero zen, baina Iranek bertan behera utzi zituen egun horretan, Israelek Libanoko hegoaldean egindako erasoen ondorioz. Teheranek behin-behineko akordioa osorik betetzeko eskatu du, gerrari amaiera emateko.
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri dezake bihar
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.
Iranek Ormuzko itsasartea itxi du, eta Trumpek ziurtatu du ez dutela bidesaririk ezarriko
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko ituna urratzea egotzi dio AEBri, baita Israelek Libanoko hegoaldean behin eta berriz su-etena urratu izanaren erantzukizuna ere. Abbas Araghtxi Irango Atzerri Gaietarako ministroa Suitzara joan da gaur, AEBri bake memoranduma bete dezala eskatzeko.
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.