Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Gasteizen atxilotutako ustezko jihadistari
Joan den astelehenean Gasteizen atxilotutako ustezko jihadista behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du gaur Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Erakunde terroristari laguntza ematea, terrorismoa finantzatzea eta terroristak trebatzea leporatzen diote 36 urteko gizonezkoari. Atxilotua elkarte kultural bateko presidentea da eta, Barne Ministerioaren arabera, kargu hori Estatu Islamikoaren mezuak zabaltzeko eta Sirian dauden nahiz handik bueltatzen diren jihadistei diru-laguntzak emateko baliatzen zuen.
Europa Press agentziak iturri judizialak aipatuta jakinarazi duenez, akusatuak leporatzen zaizkion delitu guztiak ukatu ditu epailearen aurrean egindako agerraldian. Estatu Islamikoarekin inolako loturarik ez duela eta haren aldarrikapenekin bat egiten ez duela azpimarratu du.
Hala eta guztiz ere, Fiskaltzak behin-behineko espetxealdia eskatu du, eta epaileak atxilotua kartzelan sartzeko agindua eman du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko