Ustezko jihadista bat atxilotu dute Gasteizen
Espainiako Poliziak ustezko jihadista bat atxilotu du Gasteizen, talde terroristako kide izatea eta gazteak jihadismorako atzematea leporatuta, Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez.
36 urteko gizonezkoa da atxilotutakoa, Gasteizen bizi eta jatorriz aljeriarra dena. Ariznabarra auzoan izan da atxiloketa, Zabalateko Gazteluaren kalean. Halaber, aljeriar komunitatearen garapenerako eta orientaziorako kultura elkarte bateko presidentea da.
Goizean goizetik abiatu du operazioa Espainiako Poliziak. Ondorioz, Zabalateko Gazteluaren kalea itxi dute 4. atariaren parean. Bien bitartean, kale horretan atxilotuaren etxebizitza miatzen ari dira.
Antza denez, atxilotuak bere presidente kargua baliatzen zuen komunitate islamikoaren baitan kredo jihadista zabaltzeko.
Gainera, gizarte laguntzak erabiltzen zituen jihadisten itzulera bultzatzeko eta Siria zeudenei laguntzeko.
Aurrera begirako bere proiektuen artean, haurrak doktrinatzeko eskola bat eraikitzea zegoen.
Bestalde, Barne Sailak atxilotuaren izaera biolentoa azpimarratu du. Behin, arma zuri batekin mehatxu egin dien polizia agenteei, "poliziak hilko ditut" esanez. Beste batean , ostera, bi poliziari eraso egin zien eta atxilotu egin zuten, agintaritzaren aurkako delitua egotzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko