Juan Maria Aburto

2022/09/13 - 23:22
Bilbok NBEko Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza hartuko du
Nazio Batuen Erakundeko High Level Political Forumean, New Yorken, Local 2030 Koalizioaren Idazkaritza Bilbon kokatzea defendatu zuen Eusko Jaurlaritzak iragan uztailean.

2022/09/13 - 13:34
Polemikak alde batera utzi eta lankidetzan aritzeko prest agertu da Juan Mari Aburto
"Zuen ekarpenak ere entzun nahi ditut" esan du Juan Mari Aburtok Bilboko Uriaren egoerari buruzko osoko bilkuran. Polemikak alde batera utzi eta lankidetzan aritzeko prest agertu da Bilboko alkatea.

2022/08/28 - 20:26
Bilboko Aste Nagusiak utzitako datuak: 1.609 delitu, 157 atxiloketa eta 15 sexu eraso
Aurten salatutako delituzko ekintzek % 1,6ko igoera dakarte 2019ko edizioarekiko. Urte horretan, 103 pertsona atxilotu zituzten, oraingoan baino % 52 gutxiago.

2022/08/28 - 16:33
Aburto: "Aste Nagusi historikoa izan da, marka guztiak hautsita, eta 1.600.000 pertsona baino gehiagorekin"
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak jaiek utzi dutenaren lehen balantzea egin du horiek amaitzeko ordu gutxi falta direnean. Zifrak "historikoak" izan dira, inoiz baino bisitari gehiago jaso dituen Aste Nagusi batean.

2022/08/28 - 16:30
Errekor guztiak hautsita, 1.600.000 pertsona bildu dira aurtengo Bilboko Aste Nagusian
Aste Nagusiaren azken egun honetan, Juan Mari Aburto alkateak balantzea egin du. Jaietan izan diren gertakari ilunak gaitzetsi ditu; gainontzean, pozik agertu da. Inoizko daturik onenak izan direla azpimarratu du.

2022/08/26 - 15:12
Bi atxilotu emakumeei ukituak egiteagatik Bilboko Aste Nagusian
Hiriko alkatea, Juan Mari Aburto, delituen autore "nazkagarriei" zuzendu zaie, eta abisatu die polizia "haien atzetik" joango dela.
2022/08/25 - 16:47
Aste Nagusia posible egin duten herritarrei esker ona erakutsi die Bilboko Udalak
Aste Nagusia posible egiten duten herritarrak asko dira. Juan Mari Aburto alkateak denen parte-hartzea eskertu nahi izan du gaur. Omenaldi berezia egin diote Pedro Prieto Aste Nagusiko lehiaketa gastronomikoaren bultzatzaileari.
2022/08/24 - 11:30
Juan Maria Aburto: "Bilbok ibilbidea du" aurretik, turismoan hazteko
"Gure apustua da turismo jasangarria eta kalitatezkoa izatea", esan du Bilboko alkateak. Aste Nagusiari dagokionez, asteartetik asteazkenerako gauean, sei aldiz aktibatu da ziztaden aurkako protokoloa, eta bi salaketa aurkeztu dituzte.
2022/08/24 - 11:09
Juan Maria Aburto: ''Bilbok ibilbidea du'' aurretik, turismoan hazteko
Euskadi Irratiko "Faktoria" programan izan da gaur Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto.
2022/08/22 - 12:49
Juan Mari Aburtok ez du uste une honetan beharrezkoa denik Bilbon tasa turistiko bat ezartzea
Eneko Goiak Gipuzkoako hiriburuan ezarri nahi duen tasa turistikoaz galdetuta, Juan Mari Aburtok esan du Donostiako eta Bilboko errealitateak desberdinak direla.
2022/08/22 - 12:05
Aburtok normaltasuna nabarmendu du Aste Nagusiaren hasieran
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Bilboko alkateak jaien bigarren egunaren balantze positiboa egin du, eta ziztaden harira salaketarik ez dela egon esan du, "baten bat ikertzen ari diren arren".
2022/08/19 - 22:24
Aburto: 'Baliabide guztiak jarriko ditugu mundu guztia seguru senti dadin Bilbon, batez ere emakumeak'
Marijaiari ongietorria emateko ordu batzuk baino geratzen ez diren honetan, Juan Mari Aburto hiriko alkatearekin izan gara. Gogotsu baina urduri ere badagoela kontatu digu, eta bere nahia dela jaiak seguruak izatea eta denek gozatzea.
2022/08/18 - 15:34
"Bakarrik bai da bai" gogorarazita, kontzertuguneetan lau puntu more paratuko ditu Bilboko Udalak
Berdintasuna haurtzarotik bertatik sustatzeko, aurten "Maite Jokoa" delako photocall bat ere izango da Arriaga antzokiaren parean. Ume eta gaztetxoek argazkiak atera ahalko dituzte mezu feministekin.
2022/08/15 - 17:18
Aste Nagusian "bizikidetza benetako protagonista izatea" espero du Aburtok
Bilboko alkateak jaiak "eredugarriak" izatea eskatu du. Alkateak aurreskua dantzatu du gaur, Begoñako Andre Mariaren egunean, bi urteko etenaren ostean.
2022/08/15 - 16:20
Juan Mari Aburtok ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñako basilikan
Juan Mari Aburto alkateak ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñako basilikan. Milaka pertsona hurbildu dira Ama Birjinaren eguna ospatzeko.
2022/08/15 - 11:41
Bueltan da Begoñako erromeria, Bilbon, bi urteko etenaren ondoren
Bizkaiko udalerri askotatik etorritako milaka fededun biltzea espero da. Lehenengo meza 04:00etan izango da, eta 21:00etan azkena. Joseba Segura Bilboko gotzainak 12:00etako eukaristia zuzenduko du.
2022/07/27 - 00:12
Iritsi da Bilbora Frantziako Tourraren lekukoa
Iluntzeko bederatziak aldera heldu da Tourraren lekukoa Bilbora. Julian Sanz eta Ziortza Villa ultrafondistek amaiatu dute Paris eta Bilbo artean egitekoa zuten ibilbidea. Helmugan zain zituzten Unai Errementeria eta Juan Mari Aburto.

2022/07/11 - 21:38
NBEko Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza Bilbon kokatzeko hautagaitza aurkeztu dute
Hautagaitzaren aurkezpena bideo baten bidez egin dute lehendakariak, Bilboko alkateak, Atzerri ministroak eta 2030 Agenda ministroak.
2022/07/05 - 17:10
Bilboko Udalak 23 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu barruti ezberdinetan kokatutako 10 proiektutara
Artxandatik Elorrietara bi pasabide, Deustu edo Txurdinagako arteria nagusien berrurbanizazioa edo Artazu Bekoan eta Masustegin igogailuak jartzea dira proiektuetako batzuk.