Junts per Catalunya
2025/03/18 - 12:40
PPk agintzen duen erkidegoek ez dute adin txikiko migratzailerik hartuko, finantziaziorik egon ezean
Alderdi Popularrak salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.
2025/03/04 - 14:26
Jaurlaritzak "interes bereziarekin" erreparatuko dio PSOE eta Juntsen arteko immigrazio-akordioari
Beharrezkoa ikusten badute, arlo horretan eskumen gehiago eskatzeko aukera aztertuko dutela adierazi du Ubarretxena bozeramaileak.
2025/03/04 - 09:55
Kataluniak kanporaketak egingo ditu eta Mossoek kudeatuko dute mugetako segurtasuna
Kataluniako Generalitateari migrazio-arloko eskumenak eskualdatzeko akordioaren arabera, 1.800 mosso gehiago egongo dira, 26.800 agentera iritsi arte.
2025/03/03 - 23:01
PSOEk eta Juntsek akordioa itxi dute migrazio-eskumenak Kataluniako Generalitatearen esku uzteko
Bi alderdien arteko negoziazioa astelehen arratsaldera arte luzatu da, eta lortutako akordioa Kongresuan aurkeztuko dute, PSOEren eta Juntsen talde parlamentarioek babestutako lege proposamen gisa.
2025/02/27 - 12:49
Turullek ohartarazi du egoera ''oso kritikoa'' dela PSOErekin, Bruselan adostutakoa bete ez duelako
Jordi Turull Juntsen idazkari nagusiak azaldu duenez, gaur-gaurkoz egoera "oso kritikoa da" akordioen saskian ezer ere ez dagoelako.
2025/02/24 - 15:06
Juntsek erretiratu egin du Sanchezek konfiantza galdea egin dezan aurkeztutako proposamena
Francisco Galindo Velez PSOEren eta Juntsen artean bitartekari lana egiten ari den nazioarteko bitartekariak eskaera hori egina zion alderdi independentistari.
2025/02/23 - 12:32
PSOEren eta Juntsen arteko nazioarteko bitartekariak konfiantza-galdea erretiratzea eskatu du
Francisco Galindo Velezek eskaera hori egin dio Juntsi, "gaurdaino landu diren gai garrantzitsuenen harira datozen asteetan irekiko den testuingurua" dela eta.
2025/02/18 - 23:27
Kongresuak atzera bota du "desokupazio enpresak" legez kanpo uzteko ekimena, eta PSOE abstentziora jo du
Eztabaidan, Ione Belarra Podemosen bozeramaileak esan du enpresa horiek "erakunde parapolizial faxistak" direla. "Kolektibo nazi eta paramilitar horiekin amaitzeko" neurriak hartzen ari dela ziurtatu du PSOEk.
2025/02/12 - 14:37
Borrasi prebarikazioagatik ezarritako zigorra berretsi du Gorenak, eta amnistia ezartzea baztertu du
Bere esanetan, "ez profilak" ez "Gobernu ekintza" independentista batek ez dute ahalbidetzen ustelkeriagatik amnistiatzea.
2025/02/04 - 12:42
Kongresuaren Mahaiak onartu du Sanchezek konfiantza galdea egin dezan Juntsek aurkeztu zuen proposamena
Diputatuen Kongresuak otsailaren 25eko edo martxoaren 11ko osoko bilkuran eztabaidatuko du Juntsek aurkeztutako legez besteko proposamena. Dena den, konfiantza galdea gobernuburuak bakarrik eskatu dezake, eta Sanchezek dagoeneko esana du "ez duela beharrik ikusten".
2025/01/31 - 13:53
Juntsek ikerketa abiatu du, Europako Parlamentuko aholkulari ohi batek Comin salatu ostean jazarpenagatik
Toni Cominek ukatu egin du ahokulari ohiari "inolako jazarpen edo tratu txar psikologiko edo sexualik" egin izana.
2025/01/28 - 21:07
Dekretu berriak "ezkutu sozialaren neurri ia guztiak" izango ditu, Sanchezen arabera
Konfiantza galdeaz itaunduta, presidenteak esan du "Gobernuak ez duela beharrezkoa ikusten", eta gogorarazi du bere eskumena dela. Hala ere, Juntsek uste du "eztabaida egin" behar dela Kongresuan eta jakinarazi du "aukera izan bezain laster aurkeztuko" duela.
2025/01/24 - 16:08
Sanchez ez da omnibus dekretua zatitzearen aldekoa
Gizartearekin "enpatia" izateko eta arduraz jokatzeko eskatu die PPri eta Juntsi, dekretuaren aurka bozkatuta "mina" eragin dutela iritzita.
2025/01/23 - 20:36
Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten atzera botatako neurriak dituen arau berri bat berehala onartzea
Gobernuak eta oposizioko alderdiek elkarri leporatu diote gertatutakoaren errua. Bitartean, Gobernuaren bazkideek eskatu dute berehala onartzeko pentsioen igoera eta garraiorako deskontuen luzapena ahalbideratuko duen dekretu berri bat.
2025/01/23 - 18:51
Sanchezek ''min soziala'' sortzea egotzi die PPri eta Juntsi, ''omnibus'' dekretuaren aurka bozkatu ostean
Pedro Sanchezen ustez, Espainiako Gobernuak "bere lana egin du", eta erantzukizuna oposizioarengan jarri du. Bere jarrera "berriz aztertzeko" eskatu die "omnibus" dekretuaren aurka bozkatu zuten alderdiei.
2025/01/23 - 11:23
Espainiako Gobernuak beste dekretu bat onartzen ez badu, pentsioak igotzeko proposamena aurkeztuko du Juntsek
"Abisatuta zeuden, abisatzen duena ez da traidorea", adierazi du Jordi Turullek, eta azpimarratu du bere alderdiak ez duela PSOEren "makulu izateko bokaziorik".
2025/01/22 - 16:25
Kongresuak atzera bota du omnibus dekretua, eta pentsioen igoera eta garraiorako laguntzak koloka jarri ditu
PPk eta Juntsek pentsioen igoera eta garraiorako laguntzak barne hartzen dituen omnibus dekretuaren aurka bozkatu dute, eta, hortaz, ez dira oraingoz neurri horiek indarrean sartuko.
2025/01/22 - 08:49
Albiste izango dira: Greba hezkuntza publikoan, Guardian enpresaren itxiera Laudion eta omnibus dekretua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/18 - 13:58
Juntsekin Suitzan premiazko bilera egitea onartu du PSOEk, Turullek iragarri duenez
Juntseko idazkari nagusiaren hitzetan, PSOEren eta Juntsen arteko batzar horrek negoziazioekin "jarraitzea merezi duen ala ez" argitzeko balioko du.
2025/01/17 - 14:26
Elkarrizketa Sanchezen gobernuaren bereizgarria dela nabarmendu du Bolañosek
"Gobernutik kanpoko indar politikoekin akordioak egin ditugunean, bete egin ditugu, eta Juntsi dagokionez, sinatu ditugun akordioetako batzuk Estatuko Aldizkari Ofizialean daude, beste batzuk gauzatzeko bidean daude eta beste batzuk negoziatzen ari dira", esan du.