Kantabria
2024/05/20 - 15:10
Bilbo eta Santander arteko trenbide proiektua finantzatzeko eskatu dio Euskadiko PPk Espainiako Gobernuari
Trenbide berri hori garatzeko Kongresuan aurkeztutako legez besteko proposamena aurkeztu dute popularrek, eta bideragarritasun azterketa bat aurkeztu zutenetik bi urte igaro direla salatu dute, baina, gaur egun, "berdin jarraitzen du proiektuak eta ez dago ezer eginda".
2024/04/14 - 18:00
Sidenorrek Azkoitian duen lantegian astelehenetik aplikatuko dute urtebeteko enplegu-erregulazioko espedientea
UGT, CCOO eta USO sindikatuek zuzendaritzarekin akordioa lortu ondotik, neurria urtebetez egongo da indarrean, langile guztiei eragingo die eta gehienez ere lanorduen % 60 murriztu ahalko dira.
2024/03/28 - 14:07
Auto-ilarak 10 kilometrokoak dira A-8 autobidean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Irteera Operazioan trafiko handieneko hiru puntuetako bat da honakoa. Gainerakoan, pilaketak daude AP-8an, Zarautzen eta Irunen (Gipuzkoa), Baionarako bidean. Araban, A-1 eta AP-1 bat egiten duten gunean, gutxituz doaz goizean sortutako arazoak.
2024/03/19 - 14:07
Jesus Gonzalez-Urquijo: ''Iberiar Penintsulako iparraldeko neanderthalen aztarna zaharrenak dira''
Kantabriako Historiaurreko Ikerketen Nazioarteko Institutuko (IIIPC) zuzendariak aurkikuntzak gure historia ezagutzeko duen garrantzia azpimarratu du (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/03/19 - 13:46
100.000 urte inguruko Neanderthalen aztarnak aurkitu dituzte Axlorko aztarnategian
10 eta 12 urte bitarteko bi haurren eta heldu gazte baten hortz-piezak dira, Iberiar Penintsulako iparraldean aurkitutako zaharrenak. Europan gordetako giza aztarnak oso urriak diren garai horri dagokionez.
2024/03/19 - 12:08
Duela 100.000 urteko neandertalen aztarnak aurkitu dituzte Axlorko aztarnategian
10 eta 12 urte bitarteko bi haurren eta heldu gazte baten hortz-piezak dira, Iberiar Penintsulako iparraldean aurkitutako zaharrenak.
2024/03/18 - 15:01
36 aldiz zigortutako iruzurgile batek sei urte eta erdiko kartzela zigorra onartu du
EAEko, Nafarroako, Kantabriako eta Aragoiko epaitegiek 36 aldiz zigortu dute irmo iruzurragatik. Hala, berriz zigortu dute bigarren eskuko hiru automobilen salerosketan lau pertsona engainatu izana onartu ostean.
2024/03/15 - 12:58
Hiru abeltzain atxilotu dituzte penintsula iparraldeko abeletxeetan gaixotasun hemorragikoa sartzeagatik
2023ko urtarrilean, Kantabriako abeltzaintza-ustiategi bateko arduradunek behi ugari eraman zituzten Caceresko bi larre-eremutara. Uztailean, gaixotasuna zabaltzen ari zenean, 200 behi inguru eraman zituzten bueltan Kantabriara, dokumentaziorik gabe eta agintariei jakinarazi gabe.
2024/03/15 - 12:16
Hiru pertsona atxilotu dituzte gaixotasun hemorragikoa penintsula iparraldeko abeltzaintzan sartzeagatik
Gaixotasunaren epizentroa Kantabriako Miera haraneko abeltzaintzako ustiategi batean omen dago, eta handik zabaldu omen da.
2024/03/13 - 20:53
Adifen, Renferen eta CAFen akats ugari agerian utzi ditu 'tuneletan sartzen ez ziren' trenen ikuskaritzak
CAFek kontratua sinatu zuen, 54 egun lehenago diseinu-akatsa ezagutu arren, eta hori Renferi ezkutatu zion. Adifek dokumentazio bat eman zion CAFi 2020ko azaroan, arazo bat zegoela agerian utziz.
2024/03/02 - 19:11
A-8 autobia erabat ireki dute Ortuella parean, Kantabriarako noranzkoan, arazoak konpondu ostean
Kamioi batek artaziarena egin du 11:30 aldera eta errepidea itxita egon da 17:00ak aldera erreietako bat ireki duten arte. Ondoren, beste erreiak ere ireki dituzte. Kamioilaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2024/02/14 - 13:14
Hegazkin bat desbideratu dute Bilboko aireportutik Santanderrera, haizeagatik
Bartzelonatik Loiura zihoan goizeko hegaldia Seve Ballesteros-Santander aireportura desbideratu dute.
2024/02/09 - 14:37
Gurutzetako Ospitaleko lankideek Castro Urdialesen hildako emakumea oroitu dute
Bost minutuko elkarretaratze isila egin dute ospitalearen atarian.
2024/02/09 - 09:13
Albiste izango dira: Lehen sektorearen protestak Bizkaian, haizearen ondorioak eta Castro Urdialeseko hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/08 - 21:28
Castro Urdialesen hildako emakumearen seme nagusia sei hilabetez zentro itxian sartzea agindu du epaileak
Anaia gaztea ere gertakarietan nahasita egongo litzateke, eta adingabeak babesteko zentro batean sartu dute, fiskalak hala aginduta.
2024/02/08 - 19:19
Fiskaltzak 15 urteko adingabea sei hilabetez zentro itxian sartzea eskatu du, Castron ama hiltzeagatik
13 urteko anaia –bera ere gertakarietan nahastuta egongo litzateke, baina ez da egozgarria 14 urte baino gutxiago dituelako– adingabeak babesteko zentro batean sartu da, fiskalak hala aginduta.
2024/02/08 - 16:14
48 urteko emakume bizkaitarra hil dute Castron, ustez haren bi seme adingabeek
Castron bizi eta sortzez bizkaitarra zen emakumea auto baten barruan aurkitu dute, indarkeria zantzuekin. Semeetako batek 13 urte ditu, eta adin txikikoen zentro batean sartu dute. Bestea, 15 urtekoa, atxilotu egin dute, eta Adingabeen Fiskaltzaren aurretik igaroko da datozen orduetan.
2024/02/08 - 10:49
13 eta 15 urteko bi anaiek ustez ama hil dute Castro Urdialesen
48 urteko emakumearen gorpua bart aurkitu dute Kantabriako udalerriko garaje batean, auto baten barruan, indarkeria zantzuekin.
2024/02/08 - 09:16
Albiste izango dira: Hilketa Castro Urdialesen, negoziazioak Gazan eta inauterien hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/01/09 - 16:54
Galiziak eta Kantabriak alerta maila igo dute
Dena dela, Xuntaren esanetan, materiala "ez da toxikoa". Hala ere, elkarte ekologistek ohartarazi dute giza osasunerako arriskutsua izan daitekeela. Ekologistak Martxan taldeak salaketa aurkeztu du ontziaren jabe den enpresa armadorearen aurka.