Kazetaritza
2024/11/05 - 21:55
Aintzane Bolinaga, Miriam Duque eta Jokin Aldazabal EITBko kazetariek Euskal Kazetaritza Sariak jaso dituzte
Kazetari palestinarrak, Txema Soria, Isabel Azkarate eta Aita Mari Elkartea ere saritu dituzte. Ohorezko saria Xabier Sanchez Erauskin kazetariak eta Alejandro Echevarria Busquets enpresariak jaso dute.
2024/10/25 - 12:59
Errejonen aurkako salaketak atera dituen kazetaria: "Auzitara jo ordez, zergatik jo dute nigana emakumeek?"
Cristina Fallarasen hitzetan, Sumarren eledun ohiaren kontrako lehen testigantza jaso zuenetik beste dozena bat andrazkoren lekukotzak heldu zaizkio. Emakumeek "espazio seguruak" behar dituzte, bide tradizionalek "ez dutelako funtzionatzen". "Akaso denbora larregi daramagu isilik", esan du.
2024/10/17 - 21:29
Munduko fotokazetaritza lehiaketa garrantzitsuena Gasteizera itzuli da
Erakusketa batek 24 herrialdetako 30 argazkilari ingururen 140 irudi biltzen ditu Montehermoso Kulturgunean.
2024/10/13 - 22:18
Iranek bost urtera murriztu die zigorra Mahsa Aminiren kasua argitara eman zuten bi kazetariei
Nilufar Hamidi eta Elaha Mohammadi kazetariei 12 eta 13 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten hainbat delitu egotzita, tartean herrialdea ezegonkortzeko Estatu Batuekin kolaboratu izana. Azken delitu horretatik absolbitu ostean murriztu zaie zigorra.
2024/09/24 - 11:14
Maialen Ferreira kazetaria: ''Hasiera batean, elkarrizketa manipulatzea egotzi zidan Sarduik''
Eldiario.es egunkariko kazetariak ETB1eko Egun On saioan azaldu duenez, Gatiburen abeslariak barkamen bideoa atera baino lehen, bere hitzok manipulatzea leporatu zion. Elkarrizketa grabatuta zegoenez, halakorik ez zegoela egiaztatu eta Ferreirari berari ere barkamenak eskatu zizkioten.
2024/09/22 - 13:24
Israelgo Armadak Al Jazeera telebista-katearen bulegoa itxi du Ramallahn
Horrekin batera, soldadu israeldarrek ekipoak konfiskatu edota suntsitu dituzte. Gazan izaten ari diren erasoen berri emateagatik da ezaguna Al Jazeera, eta, besteak beste, ospitale, etxebizitza eta armarik gabeko zibilen aurkako erasoen berri eman du.
2024/08/14 - 21:06
Poloniako Fiskaltzak espioitza karguak aurkeztu ditu Pablo Gonzalez kazetariaren aurka
Errusiako espioitza zerbitzuei Poloniarentzat kaltegarriak izan daitezkeen informazioak ematea, baita desinformazioa zabaltzea eta errekonozimendu-lanak egitea ere, egotzi dizkio Fiskaltzak Gonzalezi; hori guztia 2016ko apiriletik 2022ko otsailera bitartean.
2024/08/13 - 14:04
Poloniak Pablo Gonzalezen aurkako ikerketari eutsi dio, oraindik formalki akusatu ez duten arren
Kazetaria Errusiara eraman zuten duela gutxi, Mosku eta Mendebaldearen arteko Gerra Hotzaren osteko presoen trukerik handienaren zati gisa. Aske geratu ostean, torturak, mehatxuak eta presioak jasan dituela esan du.
2024/08/03 - 18:45
Pablo Gonzalez familiarekin harremanetan jarri da
Kazetaria ostegunean askatu zuten Polonian, bi urte eta bost hilabete preso egon ostean, Errusiarentzat espiatzea leporatuta.
2024/08/02 - 09:37
Albiste izango dira: Pablo Gonzalez aske, Gasteizko jaien pregoia, eta ERCren barne galdeketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/17 - 13:18
Sanchezek neurriak adostea eskaini du, hedabideen jabetzan eta finantziazioan gardentasun handiagoa izateko
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, komunikabideen Europako araudiak eskatzen duena Estatuko legedira eraman behar da. "Estrasburgon bozkatzen dena Espainian ere onartu daiteke", azpimarratu du.
2024/07/10 - 22:37
Balezta batekin hiru emakume hiltzeaz susmagarria den gizona atxilotu du poliziak
Hainbat orduz bila aritu ostean, agintariek 26 urteko Kyle Clifford Londres iparraldean atxilotu dute. Hilerri baten inguruan inguruan aurkitu dute, zaurituta, eta erietxera eraman dute.
2024/07/04 - 00:59
Euskal kazetariaren aurkako epaiketaren data finkatzeko eskatu dio '#FreePabloGonzalez' elkarteak Poloniari
Poloniako espetxean dagoen euskal kazetariaren bikotekideak, Oihana Goirienak, zehaztu duenez, espioitza da leporatzen dioten tipo penala, baina "zehaztu egin behar dute, eta hori da ia bi urte eta erdian egin ez dutena".
2024/07/01 - 12:50
"Irakurlerik ez duten" hedabideen finantzaketa publikoari muga jarriko dio Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du uztailaren 17an aurkeztuko dituela Diputatuen Kongresuan eraberritze demokratikorako neurriak.
2024/06/26 - 17:16
Pablo Gonzalezen askatasuna eskatu dute Madrilen
Poloniako enbaxadaren aurrean bildu dira hainbat kazetari elkarteetako kideak askatasuna edota epaiketa justu bat eskatzeko. Oihana Goirienak Albares ministroari eskatu dio egoera desblokeatu dezala eta, Assangen kasua ikusita, ez dutela itxaropenik galtzen adierazi du.
2024/06/26 - 15:19
Assange Australiara iritsi da, aske utzi duen akordioa formalizatu ondoren
Wikileaks atariko sortzailea gizon aske gisa iritsi da Camberrako aireportura. Txaloka eta oihuka hartu duten bertan bildu direnek.
2024/05/21 - 14:21
Toni Espadas argazkilari kataluniarra hil dute Etiopiako tribu bati buruzko programa bat grabatzen ari zela
Txileko "Socios por el Mundo" telebista saioko kide zen, eta Etiopian Murci tribua grabatzetik bueltan zeudela eraso egin zieten.
2024/05/20 - 16:03
Erresuma Batuko Justiziak AEBra estraditatzearen aurkako apelazio baimen berri bat eman dio Assangeri
WikiLeaksen sortzaileari 18 espioitza eta pirateria informatikoko karguak leporatzen dizkiote, eta Estatu Batuetan 175 urteko zigorra ezar diezaiokete.
2024/05/17 - 20:32
Gutxienez 147 kazetari eta hedabideetako langile hil ditu Israelek Gazan, zazpi hilabeteko erasoaldian
Israelgo Gobernuak Gazako Zerrendara nazioarteko prentsa sartzea galarazten du urriaren 7tik, eta maiatzaren hasieran Al Jazeera kateari Israelen jardutea debekatu zion, Gazari buruzko informazioa kontrolatzeko helburuz.
2024/05/14 - 18:55
Pablo Gonzalezek senideen bisita jaso du, eta akusazioa "behingoz zehazteko" eskatu diote Poloniari
Euskal kazetariaren emazteak azaldu duenez, semearekin batera, bi orduz bisitatu ahal izan zuen Gonzalez Poloniako zerbitzu sekretuetako kideen aurrean, bi urte eta hiru hilabeteetako kartzelaldian jaso duen hirugarren bisitan.