Kontsumoa
2022/11/23 - 21:41
OCUren arabera, Black Fridayko eskaintzen % 99 ez dira errealak, beherapenik ez daukatelako
Elkarteak 16.000 produktu aztertu ditu, denak online. Gehienak elektronikako produktuak eta elektrotresnak izan dira, baina beste batzuk ere aztertu dituzte, umeentzako aulkiak esaterako. % 25eko deskontuak iragartzen dituzte, baina gehienetan oso deskontu txikiak daude.
2022/11/23 - 15:27
Ekonomia zirkularrean egindako 175 produktu ikusgai daude Irungo Ficoban
Arlo honetan aritzen diren 500 profesional elkartu dira Irungo Ficoban. Asko Europatik etorritakoak dira eta 175 produktu zirkular ikusgai daude. Erabilitako lehengaiekin egindako produktuak dira, denak ere.
2022/11/20 - 15:27
Etxetik egindako itzulketa zerbitzua kobratzen hasi dira denda-arropa handi batzuetan
Itzulketen kostu ekonomikoa aurrezteaz gain, ingurumenagatik ere egiten dutela diote enpresek. Izan ere, hirietako trafikoaren % 20a suposatzen dute merkantzia hauek.
2022/11/20 - 08:59
Pakete bat heldu zait eta ez nago etxean, zer egin dezaket?
Kepa Loizaga OCUren Euskadiko ordezkariak pakete bat jasotzean izan daitezkeen egoera desberdinak azaldu dizkigu. Auzokideak niretzako paketea jaso dezake?
2022/11/20 - 08:57
Zergatik ari dira desagertzen betiko saltokiak?
Merkataritza-ehuna dimentsioaren, enpleguaren edo forma juridikoaren arabera banatzeak erakusten du autonomoaren eta auzo-negozioaren ohiko merkataritzak pisua galtzen duela enpresa-formatuen aldean, hala nola kateak, marka handiak edo merkataritza-guneak.
2022/11/20 - 08:51
Euskadik bere txikizkako saltokien herena galdu du azken hamarkadan
Online erosketek eta belaunaldien arteko errelebo faltak astindu dute sektorea Hegoaldean. Izan ere, ehunka denda txiki galtzen ari dira urterik urtera, bai Euskadin, bai Nafarroan.
2022/11/18 - 21:37
Black Friday merkealdian online erosketa seguruak egiteko gomendioak
Eguberri aurreko egun hauetan, ziberdelinkuenteen sareek beren jarduera areagotzen dute eta kontsumitzaileak engainatzen saiatzen dira.
2022/11/15 - 11:10
Urte arteko inflazioa % 6,9ra jaitsi da EAEn, eta % 8,4ra, Nafarroan, urrian
Urte arteko KPIak behera egiten jarraitzen du uztailean goia jo ostean. Irailetik urrira urte arteko tasa 1,6 puntu jaitsi da EAEn, eta 1,4 puntu, ostera, Nafarroan.
2022/11/07 - 19:46
Uraren hiruhileko ordainagiria 2,4 euro igoko da datorren urtean Bizkaian
Praktikan, 2023ko ordainagiriaren igoerak urtean 9,6 euro inguruko igoera ekarriko du, hiru hilean behin jaulkitako lau fakturetan banatuta.
2022/11/04 - 09:14
Nola merkatu argindar faktura?
Joseba Etxeberria FAKA enpresako energia aholkulariak hiru gako eman dizkigu, ahal den heinean, argindarrean gastatzen duguna murrizteko.
2022/11/01 - 21:12
Zenbateko kostua du hiltzeak?
OCU Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearen arabera, ehorzketa “xume baina oso batek” 3.955 euro balio du Bilbon; 4.155, Donostian; eta 4.982, Iruñean. Errausketa merkeagoa da: 3.802 euro, Bilbon; 4.049, Donostian; eta 4.371, Iruñean.
2022/10/26 - 22:31
Bezeroek zailtasunak dituzte tarifa libretik arautura pasatzeko; ikerketa zabaldu dute
Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak abiatu du ikerketa; izan ere, bezeroak kexu dira, gasa merkaturatzen duten enpresek telefonoz ez dietelako arreta ematen, eta bulegoetan, aldiz, ilaran orduak eta orduak ematen dituztelako, itxaroten.
2022/10/23 - 22:53
Nabarmen hazi da melatoninaren kontsumoa, baina ona al da?
Melatonina burmuinean sortzen den hormona da. Azken urteotan, botiketan hori areagotzeko pilulak daude salgai. Ez dute lo arazo larriak dauzkatenek bakarrik hartzen; asko hedatu da gizartean, eta, horregatik, bere onurak eta arriskuak zeintzuk diren jakin nahi izan dugu.
2022/10/21 - 10:17
Zein galdara mota dira eraginkorrenak gaur egun?
Gasaren eta energiaren prezioaren igoerarekin, asko garestitze nabarmenak pairatzen ari dira euren fakturetan. Horiei aurre egiteko, GasNatureko teknikari Iñaki Markelek azaldu digu nola aurrez dezakegun energiaren kontsumoan, galdararik efizienteenak zeintzuk diren zehaztuta, besteak beste.
2022/10/19 - 12:46
Sei markatako fruitu lehorretan metalezko partikulak atzeman dituztela ohartarazi dute
Guztira, bederatzi lote dira: Alesto (Lidl), Consum, Carrefour, DIA, Eagle eta Eroski marketako almendrak, kakahueteak eta "cocktail" direlakoak.
2022/10/18 - 16:27
Espainiako Gobernuak auzokideen erkidegoentzako gasaren tarifa bat sortu eta bonu soziala zabaldu du
Ministroen Kontseiluak errege lege-dekretu bat onartu du energiaren prezio altuek kontsumitzaileengan duten eragina arintzeko neurri berriekin, besteak beste, bonu sozialaren kategoria berri bat eta gasaren tarifa arautu berri bat galdara zentralizatua duten bizilagunen erkidegoentzat.
2022/10/15 - 16:38
Argindarraren tarifa murriztua eskatzen dute gaixo elektrodependenteek
Faktura bikoiztera iritsi zaie nahitaez osasun makinak martxan eduki behar dituzten gaixoei.
2022/10/14 - 11:30
Urte arteko inflazioa % 8,5era jaitsi da EAEn, eta % 9,8ra, Nafarroan, irailean
Azken hilabetean, urte arteko tasa zortzi hamarren jaitsi da EAEn, eta lau hamarren, ostera, Nafarroan. Bestalde, iraileko urte arteko inflazioa % 8,9koa izan da Espainiako Estatuan eta hiru hilabetean lehen aldiz % 10eko langatik behera gelditu da.
2022/10/13 - 22:48
Energia krisiari aurre egiteko neurri berriak
Neurri azpimarragarrienak, hauxek: Gas galdara komunitarioa duten bizilagunentzat tarifa arautua. Hala, euren faktura ia erdira murriztuko da. Euskal Autonomia Erkidegoan 120.000 familia inguru daude egoera horretan. Bonu sozial elektrikoa handitu egingo da, fakturaren %65 eta %80ko hobariarekin.
2022/10/13 - 12:11
Pedro Sanchezek herritarren babeserako neurri energetiko gehiago iragarri ditu
Neurri berriak Ministroen Kontseiluan onartuko dira, eta, besteak beste, gas naturalaren galdara zentralizatua duten familientzako laguntzak jasotzen dira. Neurriari esker, 1,7 milioi etxek faktura murriztu ahal izango dute, egungo merkatu-baldintzekin ordainduko luketenaren erdira baino gehiagora.