Urte arteko inflazioa % 8,5era jaitsi da EAEn, eta % 9,8ra, Nafarroan, irailean
Urte arteko inflazioa, irailean, % 8,5ekoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 9,8koa, Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera. Espainian, ostera, % 8,9koa izan da.
Oraindik altua bada ere, urte arteko KPIak behera egiten jarraitzen du uztailean goia jo ostean: % 10,5 EAEn, eta % 11,4, Nafarroan. Abuztutik irailera zortzi hamarren jaitsi da urte arteko tasa EAEn eta lau hamarren, ostera, Nafarroan.
Aurten, prezioak % 5,2 igo dira EAEn eta % 6 Nafarroan.
Espainiako inflazio datua
Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 8,9an kokatu zen irailean Estatu espainiarrean, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur argitaratutako behin betiko datuen arabera. Azken hiru hilabeteetako joera eten, eta % 10eko langatik behera gelditu da.
Espainiako Estatistika Institutuak aurreko hilabetearen amaieran aurreratutako datua hamarren bat hobetu du (% 9).
Inflazioak uztailean jo zuen goia (% 10,8), 1984ko irailetik izan duen mailarik altuena, eta geroztik, pixkanaka behera egin du.
Azpiko inflazioaren —landu gabeko elikagaiak eta produktu energetikoak kontuan hartu gabe kalkulatzen dena— berri ere eman du INEk. Adierazle horrek behera egin du 15 hilabetean lehen aldiz, izan ere, bi hamarren jaitsi da abuztuko datuarekin alderatuta.
Azken urtea kontuan hartuta, hauek dira gehien garestitu diren produktuak: zerealak eta deribatuak, arrautzak, esnea, olioak eta koipeak, berogailua, argiteria eta ur banaketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.