Kontsumoa
2021/06/25 - 15:05
Araudia betetzen ez zuten zortzi sareta-maskara modelo erretiratu ditu Euskadik
Kontsumobidek aztertutako zortzi sareta-maskarek ez dute % 27,5eko bakterio-iragazketa gainditzen, eta % 90era iritsi beharko lukete.
2021/06/25 - 00:47
Argindarraren BEZaren beherapena abenduaren 31ra arte egongo da indarrean
Litekeena da % 10eko BEZa larunbat honetatik aurrera bidaltzen diren faktura guztietan aplikatzea.
2021/06/19 - 23:20
Argindarraren hileko faktura ia 28 euro igoko da, FACUAk ohartarazi duenez
FACUA kontsumitzaileek elkarteak argindarraren prezioaren igoera salatu du. Elektrizitatearen BEZa murrizteko eta ordutegi merkea 22:00etara jaisteko eskatu dio Sanchezen Gobernuari.
2021/06/16 - 15:00
EITB DATA: Euskal familiek ekonomian konfiantza berreskuratu dute
Familien kontsumoaren eta etxebizitzaren salerosketen igoerek adierazten dute herritarrak euren etxeetako etorkizun ekonomikoaren gaineko baikortasuna berreskuratzen hasi direla.
2021/06/16 - 15:00
EITB DATA: Zer da KKI edo Kontsumitzaileen Konfiantza Indizea?
KKIa -100 eta 100 arteko zifra bat da, pertsonek lau aldagairen gainean duten itxaropena islatzen duena: ekonomia orokorra, langabezia, etxeko ekonomia eta aurrezte gaitasuna.
2021/06/10 - 12:58
Argindar tarifaren haraneko tartea 22:00etara aurreratzearen alde egin du Belarrak
Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubideen ministroak iragarri du tarte hori aurreratzeko eskatuko diola Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeari, Facua kontsumitzaileen elkartearen eskaerari jarraikiz.
2021/06/06 - 20:28
"Etxean dirua lapurtu bai, baina, zorionez apustuetarako krediturik ez nuen eskatu"
Kirol apustuak klik kolpe batera ditugun honetan, ludopatiaz ari da Unai Garma, bere esperientziatik abiatuta.
2021/06/06 - 16:48
Eup!, Bizkaiko denda txikietan online erosteko plataforma
Eup! Bizkaiko denda txikien online plataforman 3.500 produktutik gora eros daiteke. Itsasmendi Upategian, kasu, igarri egin dute aplikazioak eman dien bultzada.
2021/06/05 - 16:53
Eraman etxeko zartagin zaharrak dendara eta eskuratu berriak erosteko deskontuak
Berrizko Inoxibar enpresak ekimen bitxia jarri du martxan: etxeko zartagin zaharrak hainbat dendatara eraman daitezke eta deskontuak eskaintzen dituzte berriak erosteko.
2021/05/31 - 10:40
OCUk txalotu egin du Air Europak bezeroei dirua itzultzea erabaki izana
Hegazkin konpainiak bertan behera utzitako bidaien truke ordaindutakoa jaso ez duten bezeroen espedienteak berrikusteko konpromisoa hartu du.
2021/05/15 - 18:44
Baserritarren egoera geroz eta okerragoa dela salatzen dute protagonistek
Lehen sektoreari aitortza egiteko egunean hiru baserritarrekin bildu da ETB euren lekukotza jasotzeko.
2021/05/14 - 12:31
Urte arteko inflazioak gora egin du apirilean, % 2,5era EAEn eta % 2,7ra Nafarroan
Azken hilabetean, martxotik apirilera, prezioak % 1,3 garestitu dira EAEn, eta % 1,2, ostera, Nafarroan.
2021/05/02 - 21:57
Aztik nahi gabe arrantzatutako arrainen % 95 itsasora bueltatzeko teknika sortu du
“Hopper” izeneko gailuaz baliatzen dira eta Bolton Fooden atunontziek probatu dute Ozeano Barean, azken bi urteetan.
2021/04/20 - 10:46
Zabalik dago kontsumitzaileek On Egin bonuak lortzeko epea
EAEko kalitate bereiziko produktuetan 100 euro erosteagatik, kontsumitzaileek 50 euroko deskontu bonua jasoko dute Euskadiko turismo ostatuetan erabiltzeko.
2021/04/14 - 11:57
Urte arteko inflazioa % 1,4 igo da EAEn eta % 1,8 Nafarroan, martxoan
Estatuan, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,3 hazi da, erregaien eta argindarraren garestitzeagatik.
2021/04/07 - 16:22
Oinarrizko zerbitzuetako bezeroaren arretarako telefonoak doakoa izan behar du
Era berean, Kontsumobidek azaldu du gainerako zerbitzuetan arretarako telefono-zerbitzuak ezin diola eragin kontsumitzaileari dei estandar batek baino kostu handiagoa.
2021/03/29 - 20:41
MasMovil: "Euskaltel marka eta Derioko egoitza mantenduko ditugu"
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Maini Espenger MasMovileko zuzendari kudeatzaileak nabarmendu du enpresak erosi dituzten bakoitzean "enplegu gehiago" sortzea lortu dutela.
2021/03/24 - 17:04
Kontsumobidek irregulartasunak atzeman ditu elektrizitate-zerbitzuen salmentan
Erakundeak uko egiteko eskubidea gauzatzeko eskatu die bidegabeko salmenta honen helburu izan diren pertsonei.
2021/03/24 - 13:32
Maskaren etiketetan dauden akatsengatik banatzaileak zigortuko ditu Jaurlaritzak
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak iragarri duenez, martxoaren 30ean hasiko dira isunak jartzen.
2021/02/22 - 13:57
Euskadin saltzen diren maskara garden batzuk merkatutik kentzea eskatu dute
Laborategian egindako probek ondorioztatu zuten % 15,3ko efizientzia zuela bakterioak iragazteko, UNE-0065 arauak % 90etik gorakoa izatea eskatzen duenean.