Euskaltel
Gorde
Kendu nire zerrendatik

MasMovil: "Euskaltel marka eta Derioko egoitza mantenduko ditugu"

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Maini Espenger MasMovileko zuzendari kudeatzaileak nabarmendu du enpresak erosi dituzten bakoitzean "enplegu gehiago" sortzea lortu dutela.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Hazkunde proiektua dela dio MasMovilek, enpresa biak osagarriak direlako

MasMovil konpainiak Euskaltel erosteko eskaintza egin du eta ekimenak Euskalteleko hiru akziodun nagusien babesa dauka: Zegonarena, Kutxabankena eta Albarena.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Maini Spenger MasMovileko zuzendari kudeatzaileak azpimarratu du Euskaltelen markari eta Derioko egoitzari eutsi egingo diela.

"Euskal gizartearentzat  eta kontsumitzaileentzat aukera handia da. Hitzeko pertsonak gara eta epe luzerako proiektu jasangarria eta industriala eskaintzen dugu", adierazi du.

Spengerrek esan du Euskaltelen bezeroek hainbat abantaila izango dituztela, hala nola "errendimendurik handieneko zuntz optikoa erabiltzeko aukera izango dute".  Halaber, 5G teknologia Euskadin ezartzeko inbertsioak lehenetsiko dituztela erantsi du.

Euskaltelen jatorriari buruz galdetuta, marka eta egoitza aldatzeko asmorik ez dutela ziurtatu du. "Bi konpainiak bateragarriak dira, eta MasMovilen jarduera Euskaltelek zuzendu dezake Espainian".  

Spengerrek zehaztu duenez, konpromisoa epe ertain-luzerako hartu nahi dute eta aurrerago soilik aztertuko lukete konpromiso hori aldatzea, "betiere akziodunen % 90etik gora ados badaude”. “Une honetan ez dugu aldaketarik egiteko inolako asmorik", berretsi du.  

Euskalteleko akziodun nagusien babesa eskertuta, MasMovilen asmoa "Euskadi teknologia mailan goian" jartzea dela adierazi du.

Horrez gain, MasMovilen ibilbidea aztertzeko deia egin du: "Beste enpresa batzuk erosi ditugunean lanpostu gehiago sortu dira. Hazi egin nahi dugu".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dependentziarako laguntzak finantzatzeko akordioa lortzeko Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du D'Anjouk

Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak Euskadi Irratian adierazi duenez, Euskadiren kasuan dependentziarako laguntzen % 50 Estatuak finantziatuko ditu, Kontzertu Ekonomikoaren baitan lortutako akordioari esker. Prozesua "zaila eta oso teknikoa" izan dela adierazi du, baina azkenean lortu egin dela nabarmendu du. Menpekotasunaren konpetentzia Foru Aldundiena dela gogorarazi du, eta, horrez gain, iragarri du urrian Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egingo duen bileran erabakiko dutela nola banatu Madrildik etorriko den finantzazioa.

noel d'anjou
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urtean 250 milioi euro gehiago emango dizkio Espainiako Gobernuak EAEri, mendekotasun arreta finantzatzeko

Kontzertu Ekonomikoaren gaineko Batzorde Mistoak, aho batez, onartu egin du EAEko Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioa. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakunde publikoek mendekotasun sistemara bideratutako gastuen % 50 Estatuak ordainduko ditu datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X