Kontsumoa
2023/08/15 - 17:46
Terrazetan kontsumitzeko denbora mugatzea, EAEko ostalariek baztertzen ez duten neurria
Horrek ostalarientzat arazoa suposatzen du, jendea denbora gehiegi egoten delako eserita kontsumitu gabe. Ostalari askok neurriak hartzea aurreikusten dute, batez ere kontsumizio batekin eserita egoteko denbora mugatzeko. Bartzelona eta Madrilen terrazen erabilera mugatzen hasi dira.
2023/08/11 - 12:16
Urte arteko inflazioa % 2,6ra igo da EAEn, eta % 2,4ra, Nafarroan, uztailean
Espainiako Estatuan uztaileko inflazioa % 2,3an kokatu da, ekainetik lau hamarren gora eginda. Elikagaiak % 10,8 garestitu dira azken urtebetean eta horrek eta erregaien prezio igoerak eragin dute, batez ere, inflazioaren gorakada.
2023/08/03 - 15:50
Zigor espedientea zabaldu diete kostu baxuko hainbat aire konpainiari, eskuko maleta kobratzeagatik
Facua kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkartearen arabera, espedientea zabaldu dietenetako lau Ryanair, Vueling, Easyjet eta Volotea dira.
2023/08/02 - 00:30
FACUAk BBK Live jaialdiaren enpresa antolatzailea salatu du, bertaratutakoen eskubideak urratzeagatik
FACUAk egiaztatu duenez, Lastur Bookin SL enpresa antolatzaileak hainbat arau-hauste egin ditu, hala nola esparrutik kanpo erositako janariak eta edariak kontsumitzeko debekua ezartzea.
2023/07/28 - 12:28
Espainiako BPG %0,4 hazi da bigarren hiruhilekoan, etxeetako kontsumoa berreskuratu ondoren
INEk argitaratutako datuen arabera, familien kontsumoak nabarmen egin du gora Espainiako Estatuan, ondasunen eta zerbitzuen esportazioek behera egin duten arren.
2023/07/27 - 17:46
Kontsumorako maileguak % 15etik gora handitu dira
Europako Banku Zentralak (EBZ) bere interes tasak puntu laurden igo ditu ostegun honetan.
2023/07/24 - 10:25
Albiste izango dira: U23aren emaitzak, EBren bilera informala Bilbon eta Rodasko sutea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/24 - 09:07
EBko Kontsumo eta Industria ministroek Europako industriaren autonomiaz eztabaidatuko dute Bilbon
Bilera informala egingo dute Euskaldunan gaur eta bihar hiru saiotan banatuta, eta, erabakirik hartuko ez bada ere, 2020-2025 Kontsumitzaileen Agendari eta Europako industriaren garapenari eta autonomiari buruz eztabaidatuko dute.
2023/07/12 - 11:14
Urte arteko KPIa % 1,9an jarri da, 2021eko martxotik izan duen mailarik baxuena
Datu honetan eragina izan dute batik bat garraioaren eta jakien eta edarien prezioen jaitsierak. Azpiko inflazioak ere bi puntu egin du behera eta % 5,9an kokatu da.
2023/07/11 - 23:03
Bilboko hiru etxe-agentzia salatu dituzte euren zerbitzuak maiezterrei kobratzeagatik
Gutxienez Bilboko hiru etxe-agentzia salatu ditu FACUA kontsumitzaile elkarteak maizterrei kobratzeagatik immobiliaria gastuak. Maiatzean aldatutako Etxebizitza Lege berriak ezarri zuen gastu horiek etxe jabeen bizkar behar dutela.
2023/06/29 - 11:08
Inflazioa puntu bat baino gehiago apaldu da ekainean, % 1,9raino, mailarik baxuena 2021eko martxotik
Gainera, inflazioak bi hilabetez jarraian behera egin du. Azpiko inflazioa, berriz, % 5,9ra jaitsi da. INEk uztailaren 12an argitaratuko ditu ekaineko KPIaren behin betiko datuak.
2023/06/28 - 13:42
EAEko familiek % 33 gehiago gastatu zuten 2022an jatetxeetan, eta % 23 gehiago gasaren fakturan
Eustaten datuen arabera, etxeko batez besteko gastua 35.445 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 7,3 gehiago. Serie historikoaren gasturik handiena da.
2023/06/19 - 17:39
ELAk energia kontsumoa murriztea eta energia sektorea publifikatzea proposatu du, trantsizio ekosozialerako
'Trantsizio ekosozialerako proposamena' izeneko txostena kaleratu du sindikatuak, Hego Euskal Herriko ekonomia sakon eraldatzeko helburuarekin.
2023/06/13 - 12:38
Azukrea, gurina, oliba-olioa eta esnea dira urtebetean gehien garestitu diren oinarrizko produktuak
Urtebetean gutxien garestitu direnak, berriz, ondorengo hauek dira: ogia (% 7,1), hegazti-haragia (% 5,8), fruitu lehorrak (% 5,7), fruta freskoak (% 4) eta arraina (% 3,6).
2023/06/13 - 11:08
Urte arteko inflazioaren igoera % 3,4an geratu da EAEn, eta % 3,6an, Nafarroan, maiatzean
Espainiako Estatuan maiatzean urte arteko tasa % 3,2an kokatu da. Erregaiak merkatu eta elikagaiak gutxiago garestitu direlako apaldu da, batez ere, inflazioa.
2023/06/11 - 18:35
Hamar herritarretik seik online erosketaren bat egin dute azken hiru hilabeteetan, Hego Euskal Herrian
Nafarroa eta Euskadi ere Espainiako Estatuan online bankuaren erabiltzaile gehien dituzten bost erkidegoen artean daude, biztanleriaren % 73,2 eta % 72,2, hurrenez hurren.
2023/06/11 - 16:18
Txartela zein dirua, biak darabiltzagu gure eguneroko erosketetan, baina txartela gero eta gehiago
Geroz eta ohitura handiagoa dago kreditu txartelarekin ordaintzeko. Izan ere, gaur egun txartela onartzen ez duen tabernak bezerok galdu litzake.
2023/06/11 - 14:53
Txartel eta mugikor bidez egindako ordainketak bikoiztu egin dira 3 urtean, baina eskudirua nagusi da oraindik
Oraindik hamar ordainketatik sei eskudirutan egiten dira dendetan; hamarretik ia hiru txartelarekin, eta hamarretik bat mugikorrarekin eta beste sistema batzuekin.
2023/05/31 - 15:48
Euskadi, inflazioaren eragin txikiena izan duten erkidegoen artean 2022an, % 7,3koa izan baitu
Pandemiarekin hasitako eta Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoek larriagotutako inflazio prozesuaren ondoren, % 7,39koa izan zen EAEn.
2023/05/30 - 15:18
OCUk "malgutasuna" eskatu die Hauteskunde Batzordeei mahaietako kideek aurkez ditzaketen helegiteen aurrean
Hauteskunde-mahaietako kide izateko aukeratua izanez gero, oporrak kontuan hartzeko galdegin du kontsumitzaileen elkarteak. Hartara, bidaiak bertan behera uzteko "erreklamazio oldea" saihestuko litzateke. Gainera, mahaian egotea ezinbesteko kontua denez, ezeztapenak kosturik gabe gauzatu daitezke.