Urte arteko KPIa % 1,9an jarri da, 2021eko martxotik izan duen mailarik baxuena
Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) 1,3 puntu egin du behera urte arteko tasan, maiatzekoarekin alderatuta, eta % 1,9an jarri da ekainean, 2021eko martxotik izan duen mailarik baxuenean. Erregaien, elektrizitatearen eta elikagai eta edari ez alkoholdunen prezioak izan dira, batik bat, KPIaren beherakada hau eragin dutenak.
Datu zehatzetara joaz, frutetan, ogian eta zerealetan, okelan, lekaleetan eta barazkietan jaitsi dira prezioak. Esnearen, gaztaren eta arrautzen, kasuan, aldiz bere horretan mantendu dira, eta iaz igo egin ziren. Aitzitik, olioen eta koipeen prezioak igo egin dira, eta iaz, berriz jaitsi egin ziren. Hala, elikagaien datua % 10,3koa da, iaz baino puntu eta erdi txikiagoa.
Erregaien prezioak gora egin du, baina iazko ekainean baino txikiagoa izan da igoera hori. Hortaz, urte arteko tasa % -7,6n kokatu da, joan den hilean baino lau puntu beherago. INE Estatistikaren Espainiako Institutu Nazionalak azpimarratu du argindarraren prezioak ere iaz baino gutxiago igo direla, eta, horren ondorioz, etxebizitzari dagokion tasa bi puntu jaitsi da, % -12,7ra arte.
Alabaina, aisialdiari eta kulturari dagozkien zatia igo egin da, joan den hiletik bederatzi hamarren, eta % 5,2an dago tasa. Pakete turistikoen prezioak 2022an baino gehiago igo direla da horren arrazoia.
Bestalde, azpiko inflazioa (elikagai landuak eta produktu energetikoak bazter utzita) bi hamarren jaitsi da eta % 5,9koa da horrenbestez; 2022ko ekainetik izan duen mailarik baxuenean dago.
Hego Euskal Herriko datuei dagokienez, ekainean KPIa nabarmen jaitsi dela dio INEren txostenak: % 2,3koa izan da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta % 2koa Nafarroan. Maiatzean, % 3,4koa eta % 3,6koa izan ziren hurrenez hurren.
Ekonomia Gaietarako eta Transformazio Digitalerako Ministerioko ordezkariak pozik agertu dira ekaineko datuekin. Nadia Calviño buru duen saileko iturriek azpimarratu dute Espainia izan dela "Europako Banku Zentralarentzat erreferentziazkoa den % 2ko datutik jaitsi den euroguneko ekonomia handietako lehen herrialdea". Haien iritziz, "Gobernuak hartu dituen neurriei esker jaitsi da inflazioa ia bederatzi puntu urte batean".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.