Kontzertu Ekonomikoa
2025/04/22 - 18:44
Senatuak behin betiko onartu du Kontzertu Ekonomikoaren erreforma, Voxek besterik ez du eman aurkako botoa
Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak bere ekonomia eta finantza autogobernua areagotuko du, 14 zerga gehiago kontrolatuta, horien artean BEZa. Kongresuan gertatu zen bezala, Senatuak ere azkar izapidetu du araua, irakurketa bakarra eginda.
2025/04/10 - 20:07
Euskal Kontzertu Ekonomikoaren inguruko azken akordioak onartu ditu Diputatuen Kongresuak
Lege-testuak Voxek planteatutako osoko zuzenketa gainditu du. Hala, ordenamendu juridikoan sartu ditu Estatuak eta Euskadik Kontzertu Ekonomikoaren azken hiru batzorde mistoetan lortutako akordioak, eta 14 zergari buruz erabakitzeko gaitasun handiagoa aitortzen dio Euskadiri.
2025/04/10 - 13:20
Euskadiren zorpetze-muga % 15era zabaltzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak
Horrez gain, erregimen komuneko autonomia erkidegoei zorra barkatzeak ez du eraginik izango Euskal Autonomia Erkidegoan. Halaber, foru ogasunek nazioartean duten ikusgarritasuna eta parte-hartzea handitzea hitzartu dute.
2025/04/09 - 14:26
Eusko Jaurlaritzak zorraren muga malgutzea eskatuko dio Espainiako Gobernuari osteguneko bileran
Muga-zergen aurrean erantzuteko gaitasuna izan nahi du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, lehen kalkuluen arabera, EAEk 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten ditu AEBra.
2025/03/12 - 11:19
Monterok ziurtatu du beste erkidegoei zorra kitatzeak ez dituela EAE eta Nafarroa kaltetuko
Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak eta Ogasun ministroak esan du Estatuko erregimen komuneko erkidegoei zorra kitatzeak ez duela eraginik izango Euskadiko eta Nafarroako finantzazio sistema propioetan.
2025/03/07 - 19:20
EAEko zorraren gakoak eta beste erkidego batzuei zorra barkatzeak Kupoan izan dezakeen eragina
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zorra 11.000 milioi euro ingurukoa da, biztanleko 4.800 bat eurokoa. Euskadiko aberastasunaren % 12 baino gutxiagoko zorra da.
2025/03/07 - 11:32
Euskadik zorraren muga malgutzea eskatuko du, beste erkidego batzuen kitaren aurrean
Imanol Pradales lehendakariak Legebiltzarreko kontrol saioan egin du iragarpena, Javier de Andres popularraren galderari erantzunez.
2025/02/24 - 23:18
D'Anjouk esan du erkidegoei zorra barkatzeak ez diola EAEri eragingo, eta ez duela ondoriorik izango Kupoan
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak nahiago izan du ez zehaztu EAEk Estatuari gutxiago ordaintzea eska liezaiokeen ala ez, gainerako erkidegoei kitapen hori egiteagatik nolabait "saritzeko”.
2024/12/23 - 13:16
Hurrengo hiru urteetan % 0,3koa izango da Jaurlaritzaren defizit muga, eta % 0,1ekoa, aldundiena
Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordeak bilera egin du astelehen honetan, eta Jaurlaritzak kaleratu dituen datuen arabera, hurrengo hiru urteetan % 0,3koa izango da Eusko Jaurlaritzaren defizit muga eta zor publikoa % 13koa. Aldundientzat, berriz, defizit muga % 0'1ekoa izango da.
2024/11/13 - 19:30
Noël d'Anjou: ''Lortutako akordioak aurrerapauso handia dira gure autogobernua indartzeko''
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak "historikotzat" jo du Euskadik etorkizunerako funtsezkoak diren erabakiak hartzen diren nazioarteko erakundeetan ahots propioa izatea ahalbidetuko duen akordioa.
2024/09/22 - 13:55
Pradalesek eta Chivitek elkar hartuta defendatu dituzte euren sistema fiskal propioak
Etengabe ari dira Kontzertua eta Hitzarmen Ekonomikoa defendatzen, PSOEk ERCrekin Kataluniako finantziazioa aldatzeko egindako akordioak sortutako polemika dela eta.
2024/09/16 - 13:44
Atutxa: ''Ekonomia Ituna errespetatzea nahikoa da, ez dugu konpromiso bat behar; gurea itun berezia da''
"Egun on" saioan izan da Itxaso Atutxa EAJren BBBko burua. Pradalesek eta Sanchezek ostiralean duten bileraz galdetuta, azpimarratu du Jaurlaritzak "argibideak" nahi dituela Kataluniako finantzazio sistemaren inguruan.
2024/09/04 - 15:15
Sanchezek zerga igoera iragarri du "bankuan 100 bizitza bizitzeko adina diru" dutenentzat
Abiatu berri den urte politikorako helburu eta lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu Espainiako Gobernuko presidenteak. Fiskalitate progresiboagoa lortzeko hainbat neurri agindu ditu, "gehien duenak gehiago ordain dezan".
2024/08/07 - 12:59
Jaurlaritza ''erabat lasai'', Kataluniako finantziazio akordioarekin: ''Kontzertu Ekonomikoa blindatuta dago''
Salvador Illa sozialistaren inbestiduraz ere galdetu diote Maria Ubarretxena Eusko Jaularitzako bozeramaileari. Nabarmendu duenez, "ezinbestekoa" da "egonkortasuna" izatea, eta "dena ondo atera delakoan" dago.
2024/07/30 - 16:27
Hona hemen Katalunian zergak biltzeko ERC-PSC aurreakordioaren gakoak
Kataluniak bere kontzertu ekonomikoa izango du, autonomia-erkidegoen finantzaketa-sistema komunetik aterako da eta erkidegoan ordaintzen diren zerga guztiak bilduko ditu Kataluniako Zerga Agentziaren (ATC) bidez. Horiek dira atzo argitaratutako ERC-PSC aurreakordioaren gako batzuk.
2024/07/30 - 15:27
''EAEko kontzertu ekonomikoak berezitasun oso zehatzak ditu eta Espainiako Konstituzioak onartzen du''
Imanol Pradales lehendakariak adierazi du ez dituela zehatz ezagutzen Salvador Illaren inbestidurarako ERCren eta PSCren arteko aurreakordioaren xehetasunak. Akordioa "positibotzat" jo du, euskal kontzertu ekonomikoa oso berezia dela azpimarratu du.
2024/03/25 - 14:36
Kataluniarentzat "EAEren eta Nafarroaren eredu berezia" defendatu du Aragonesek, "ez gehiago, ez gutxiago"
Generalitateko presidentearen aburuz, Katalunia finantzatzeko egin duen proposamenak Espainiako Gobernuaren eta Kataluniako Gobernuaren arteko aldebiko harremana oinarri beharko luke izan.
2024/03/24 - 16:08
Kontzertu ekonomikoaren erasoen aurrean EH Bildu isilik dagoela esan du Ortuzarrek
Ortuzarrek adierazi du Proces garaian Otegik Katalunia jarri zuela eredu, eta jeltzaleak bizikleta estatikoan zeudela kritikatu, baina orain, 6 urte geroago, ERCk jeltzaleek beti defendatu izan duten kontzertu ekonomikoaren antzeko itun bat aldarrikatzen duela.
2024/03/20 - 21:14
Pradalesek errespetua eskatu du Ekonomi Itunarentzat, eta erkidegoekin ''solidarioa'' dela azpimarratu du
"Ez dugu onartzen elkartasun eza aditzera ematea"; izan ere, "gure biztanleria kontuan hartuta, ekarpen handia egiten dugu", esan du EAJren lehendakarigaiak. Pradalesek Kataluniako Gobernuak EAEko eta Nafarroako ereduetan oinarritutako "finantzaketa berezia" izateko egindako eskaera izan du hizpide.
2024/03/19 - 20:17
Kataluniak zerga guztiak biltzea eta Estatuko "orekari" ekarpena egitea proposatu du Generalitateak
Horrela, Katalunia zergen % 9 jasotzetik guztiak biltzera pasako litzateke. Generalitateak urtean 52.000 milioi euroko diru-sarrera potentzialak suposatuko lituzkeela uste du, egungo finantzaketa-ereduaren bikoitza.