EAEko zorraren gakoak eta beste erkidego batzuei zorra barkatzeak Kupoan izan dezakeen eragina
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) da Barne Produktu Gordinarekiko (BPG) zorraren portzentaje txikiena duen erkidegoa. Zehazki, Espainiako zorraren batez bestekoa baino hamar puntu azpitik dago.
EAEko zorra 11.000 milioi euro ingurukoa da, biztanleko 4.800 bat eurokoa. Euskadiko aberastasunaren % 12 baino gutxiagoko zorra da. Ehuneko hori garrantzitsua da, ekonomiaren produkzio-jarduerak sortzen dituen baliabide eta diru-sarrera publikoekin ordaintzen baita zorra.
EAEk eta Nafarroak finantziazio sistema propioa dutenez, Espainiako Estatuko erregimen komunetik kanpo daude, eta Ogasun Ministerioak iragarritako 80.000 milioiko kitapenak bi erkidegoei kalte egin diezaieke zeharka. Izan ere, Espainiako Estatuak bere gain hartzen du erregimen komuneko erkidegoen zor hori, eta Kupoak barne hartzen ditu zor publikoari eta haren interesei lotutako Estatuaren kargak. Beste era batera esanda, Estatuak zenbat eta zor handiagoa izan, orduan eta gastu handiagoa Kupoaren % 6,24aren bidez ordaintzeko.
Bestalde, EAEko Finantza Aliantzara bideratuko diren 1.000 milioiak automatikoki zor handiagoaren kontura izango dira, eta, hori dela eta, Imanol Pradales lehendakariak "malgutasuna" eskatu du pasibo hori handitu ahal izateko.
"Malgutasun" hori, lehendakariak martxan jarri nahi dituen bi baliabide horiek, zor bidez iritsiko lirateke, eta, Eusko Legebiltzarraren oniritzia lortzeaz gain, Espainiako Gobernuaren babesa beharko lukete.
Gauzak horrela, Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak komunikabideen aurrean ziurtatu duenez, erkidegoen zorra barkatzeak "ez du eraginik izango 2027ra arteko kupoetan", baina data horretatik aurrera Kupoaren bost urteko legea negoziatu beharko dela ohartarazi du, eta Eusko Jaurlaritza "barkatze horren balizko eragina murrizten saiatuko da".
Zorpetzeari dagokionez, d'Anjouk argitu du Finantza Aliantzarako 1.000 milioi euroak, Eusko Jaurlaritzak egingo duen etorkizuneko industria egitasmo bati oso lotutakoak, ez dutela "zorpetze gehiago edo inolako malgutasunik behar". Sailburuak % 11,44ko zorra aurreikusi du 2025 ekitaldiko amaieran. "1.000 milioi gehiago jaulkitzen baditugu, Espainiako Gobernuarekin Batzorde Mistoan adostu ditugun mugen barruan egongo gara", azpimarratu du.
Bestalde, d'Anjouk iragarri du Eusko Jaurlaritzak hurrengo Ekonomia Itunaren Batzorde Mistora proposamen bat eramateko asmoa duela, EAErako zorpetzearen % 13ko muga malgutzeko, guztia Finantza Egonkortasun eta Jasangarritasun Egitasmoaren baitan.
"Guztiok ari gara ikusten ekonomian eragina duten aldaketa geopolitikoak, adibidez muga-zergen ondorioak, eta nahi duguna da testuinguru berri horri aurre egiteko gaitasuna izatea; Euskadiko industria, enpresa eta ekonomiari lagundu ahal izatea", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.