Alerta laranja: Ostirala asteko egunik beroena izango da
Alerta laranja Hego Euskal Herri osoan izango da indarrean, kostan salbu. Iragarpenaren arabera, tenperatura 40 gradutik gorakoa izango daBizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, eta kostaldean 35 gradura iritsiko dira termometroak.
Bi turista izozkia jaten. Artxibo irudia: Europa Press.
Duela hamar egun hasi zen beroaldik ez du etenik, eta gaur arnas pixkat eman ondotik, bihar, ostirala, bueltan da beroa. Alerta laranja ezarriko duteHego Euskal Herri osoan, termometroek 40 graduak gaindiko baitituzte zenbait lekutan.
Euskal Autonomia Erkidego alerta 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, Euskalmeten arabera, 39 ºC-ko maximoak iragarri baitituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako barneraldean, eta 38 eta 39 gradu artekoak Araban.
Kostaldea ere ez da beroaz libratuko, 35 gradura irits baitaitezke termometroak. Hori dela eta, 12:00etatik 17:00etara abisu horia izango da indarrean.
Nafarroan, berriz, Aemetek 40 gradu inguruko tenperaturak aurreikusten ditu, eta, beraz, alerta laranjan izango da Foru Erkidegoa 13:00etatik 21:00etara. Pirinioetan izan ezik.
ALERTA LARANJA
Muturreko beroari aurre egiteko aholku sorta
Ezinbestekoa da prebentzio-neurriak areagotzea. Horretarako, hemen dituzu gomendio batzuk.
Sute-arriskua Araban eta Nafarroan
Muturreko sute-arriskua dute, Aemeten araber,a Nafarroan eta Araban, eta abisua horia dute biek ala biek, hiru faktoreren konbinazioagatik: tenperatura altuak, hezetasun erlatibo baxua eta hegoaldeko haizearen intentsitatea.
Zakarreztuloko suteak kezka sortu du egunotan, baina suhiltzaileek kontrolatuta dute, eta ingurua hozten jarraitzen baitute.
Asteburuan ere bero zakarra izango dugu
Larunbatean, alerta laranja ezarriko dute Araban, 13:00etatik 20:00ak arte, tenperatura altuak direla eta; izan ere, 38 ºCra arteko tenperatura maximoak espero dira. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, abisu horia egongo da indarrean, 12:00etatik 19:00ak arte, kostaldean 30 ºCra irits daitezkeelako. Barnealdean, berriz, bero handiagoa espero da, eta maximoak 34 ºCra irits daitezke.
Beroak ez du atsedenik emango gauean, eta baliteke kostaldean 20 ºCtik gora izatea, eta, barnealdean, 18 ºC inguru. Hori dela eta, abisu horia ezarriko dute lurralde osoan tenperatura altu iraunkorrengatik.
Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, igandean beroa gailenduko da, baina tenperaturak ez dira aurreko egunetan bezain altuak izango. Hala, 27 ºCra irits daitezkeen maximoak espero dira kostaldean, 34 ºCkoak Bizkaian eta Gipuzkoan, 36 ºCkoak Araba erdigunean eta 37 ºCkoak Ebro ondoko eskualdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.