Muturreko beroari aurre egiteko aholku sorta
Ezinbestekoa da prebentzio-neurriak areagotzea. Horretarako, hemen dituzu gomendio batzuk.
Eusko Jaurlaritzak publikatutako aholkuak muturreko beroari aurre egiteko:
- Pertsona zaurgarriekin kontu handiz ibili: 4 urtez azpiko haurrekin, adinekoekin, haurdunekin eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonekin.
- Maiz jarri harremanetan bakarrik bizi diren adineko pertsonekin.
- Gogoratu ibilgailu barruan ahaztuta inor ez uztea.
- 6 hilabete baino gutxiagoko haurrak sekula ez jarri eguzkipean.
- Egunaren erdiko orduetan saihestu eguzki azpian jartzea.
- Babestu kapelekin eta eguzkitako betaurrekoekin eta eguzki-babesarekin.
- Arropa arina erabili.
- Saihestu jarduera fisiko gogorra, eta batez ere bero handieneko orduetan.
- Mendi-ibili luzeetarako ur nahikoa eraman.
- Ordubete baino gehiago luzatzen sintomen aurrean (ahultasuna, nekea, zorabioa, goragalea, ikusmen lausoa), medikuarengana jo.
- Etxean leihoak eta pertsianak itxita eduki, eta gauean freskatu.
- Ez erabiltzea beroa sortzen duten etxetresna elektriko edo aparatuak, ordurik beroenetan.
- Tenperatura 35ºC-tik gorakoa denean, haizagailu elektrikoak itzali, ez dira baliagarriak beroarekin lotutako gaixotasunak prebenitzeko.
- Dutxa edo bainu hotzak hartu eta gorputza freskatu, batez ere aurpegia eta eskuak.
- Ura eta likidoak maiz edan, baita egarri ez zarenean ere.
- Kafeina , alkohola edo azukre asko duten edariak ekidin.
- Entsalada, barazki eta fruituen kontsumoa handitu, izerdiagatik galtzen diren gatz mineralak berritzeko.