Kontzertuak
2023/05/25 - 22:38
Astebururako planik gabe oraindik? Hemen dituzu 10 proposamen!
Kontzertuak, antzezlanak, jaiak... Hamar proposamen hautatu ditugu, zuk denbora gal ez dezazun.

2023/05/25 - 17:39
Azkena Rock Laudio eta Artziniegara iritsiko da Moonshine Wagon eta Los Brazos taldeen eskutik
Gasteizko jaialdiak motorrak berotuko ditu hasi baino astebete lehenago, ekainaren 9 eta 10ean, eta countrya, rock-and-rolla eta punk rocka eramango ditu Arabako bi udalerrietara.

2023/05/25 - 14:25
Donostiako Jazzaldi bat, hamaika agertoki
Donostiako Jazzaldiaren 58. edizioak 49 kontzertu gehitu dizkio egitarauari, horietako 46 doakoak.

2023/05/25 - 12:24
Manu Chaok Arrasaten joko du uztailaren 9an
Euskal Herrira itzuliko da musikaria, Lizarran jo eta zazpi urtera. Sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dituzte salgai, eta Burutik eta Eire taldeek ere joko dute.
2023/05/21 - 21:16
Enarak taldea Larraitzera itzuliko da, duela 52 urte eskainitako kontzertua errepikatzeko
Txindokiren magalean kontzertu berezia ospatuko dute gaur, Enarak taldea omentzeko. Duela 50 urte oso ezagunak egin ziren, 1971an jaialdi erraldoi bat antolatu zutelako, eta elizak eta garaiko prentsak akelarre edo orgia gisa saldu zutelako. Mende erdi geroago, taldekideekin itzuli gara Larraitzera.

2023/05/09 - 13:18
Stingek kontzertua eskainiko du abenduaren 16an Nafarroa Arenan
Sarrerak ostegunetik aurrera egongo dira eskuragarri. "My Songs" bira ekainaren 1ean abiatuko da Europan, Bilboko hitzorduarekin, eta The Policeren eta Stingen bakarkako ibilbidearen abesti mitikoak joko dituzte.
2023/04/28 - 12:29
Armentia izango da gaur, San Prudentzio egunean, jaiaren erdigunea
Probintzia plazan erretreta egin ostean, gau tropikal batez gozatu dute arabarrek, danbor eta upelak hartuta. Festak Armentiako landetan jarraituko du egunean zehar; hainbat ekitaldi daude antolatuta.
2023/03/30 - 13:20
Mendiak eta musika, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotzeko
Urmuga mendi ibilaldi musikatua 19 egunez egingo dute, uztailaren 12tik 30era, Angulo gainetik Hiru Erregeen Mahaira.

2023/03/28 - 23:30
Euskadiko Orkestraren lehen kontzertua Polonian, jendez lepo dagoen entzunareto batean
Guztira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lau kontzertu eskainiko ditu biraren baitan; Varsovian, Wroclawn, Krakovian eta Katowicen. Pandemia osteko lehen nazioarteko bira izango da Orkestrarentzat.
2023/03/28 - 14:58
Euskadiko Orkestraren birak ikusmin handia eragin du Polonian eta sarrera guztiak agortuta daude
Pandemia osteko lehen nazioarteko bidaia izango da Euskadiko Orkestrarentzat. Lau kontzertu eskainiko dituzte lau puntu desberdinetan, eta ikusmina izugarria da.

2023/03/24 - 19:19
Pandemian La Polla Recordseko kontzertuei ezarritako 6.000 euroko isuna bertan behera utzi dute
Last Tour kontzertu sustatzaileak gogora ekarri du auzitegietara jo zuela, orain arrazoia eman diotela, eta Eusko Jaurlaritzak isun hori eta interesak itzuli beharko dizkiola.
2023/03/23 - 12:32
Azkena Rock 2023: kontzertuen ordutegiak, egunez egun
Kartela itxita, Azkena Rock Festivalek hogeita batgarren edizioko ordutegiak iragarri berri ditu. Gainera, The Cleopatras, Mimi & The Miseries eta Lost Cat bandak sartu ditu Trashville programazioan, beste hainbat DJrekin batera.

2023/03/23 - 07:24
Su Ta Gar taldea, alarmak piztuta birari ekiteko
Eibartar laukotearen entsegu lokalera bertaratu gara, "Alarma" diskoa aurkezteko bira hastear dela. Luze eta zabal hitz egin dugu hontaz eta hartaz.

2023/03/14 - 14:00
Stingek kontzertua eskainiko du Bilbon ekainaren 1ean
Emanaldia Bilbao Arenan izango da, "My Songs 2023" biraren baitan, eta bere bakarkako ibilbideko abestiez gain, The Police taldekoekin egindakoak ere abestuko ditu. Sarrerak martxoaren 17an jarriko dira salgai, 10:00etan, livenation.es, Ticketmaster eta El Corte Inglesen bidez.
2023/03/10 - 11:43
Bob Dylanek Donostian joko du ekainaren 19 eta 20an
Estatubatuar kantautorearen bira udaren atarian iritsiko da Gipuzkoako hiriburura. Sarrerak asteazkenean, martxoak 15, jarriko dituzte salgai, eta aretoan ezingo da telefonorik erabili.

2023/03/09 - 23:42
Kepa Junkera Arriagako agertokira igo da eta txalo zaparrada jaso du
'Hauspoz' kontzertua ospakizun erraldoia izan da, non Kepa Junkeraren musika izan den protagonista nagusia. 20 artista baino gehiago igo dira agertokira, eta modu batera edo bestera trikilariarekin egin dute topo bere ibilbide arrakastatsuan. 1.000 pertsona baino gehiagok bete dute antzokia.

2023/02/15 - 12:12
Azkena Rock Festivalek The Soundtrack of Our Livesen itzulera batu du kartelera
Suediar taldeak ostiralean, ekainak 16, joko du Gasteizko jaialdian. Mendizabalan egongo dira, halaber, Amanda Shires eta Billy Childish, baita dagoeneko iragarrita zeuden hainbat artista handi, hala nola Rancid, Incubus, The Pretenders, Iggy Pop, Melvins, Alter Bridge, El Drogas…
2023/02/06 - 17:14
Chris Isaak eta The Cult izango dira BBK Bilbao Music Legends Festival jaialdiko kartelburuak
Festibala ekainaren 23 eta 24an egingo dute, Bilbao Arenan, eta klasikoon alboan izango dira Nikki Lane, Willis Drummond, The Waterboys, Uli John Roth, Sua, Canned Heat…
2023/02/03 - 13:47
The Interrupters, Perkele, Bad Manners eta U.K. Subs, Mondra & Roll jaialdian
Arrasateko punk rock jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute udan, uztailaren 7 eta 8an, Monterron parkean.
2023/01/26 - 12:23
Salgai daude urrian Ura Bere Bidean kontzertua ikusteko sarrerak
Doctor Deseo, Delirium Tremens, Sorotan Bele, Gozategi, Zea Mays, Kalakan, Rozalen, Bulego eta Olatz Salvador arituko dira, besteak beste, urriaren 28an BECen Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta.