Donostiako Jazzaldiak William Parker kontrabaxu-jotzailea sarituko du
Donostiako Jazzaldiaren 59. edizioak Jazzaldiak 76 kontzertu aurkeztu ditu, sei eguneko programazioa betetzeko. 12 agertokitan entzungo da musika uztailaren 23tik 28ra, eta emanaldi horietatik 41 doakoak izango dira, 26 tokiko taldeenak, 5 familiei zuzenduak Txikijazzaren hamabigarren edizioaren barruan, 8 Zurriola hondartzan -Keler Gunea-, 23 Kursaaleko terrazetan -Frigo Gunea eta Fnac Gunea-, 5 Chillida Lekun, bat Irungo Junkal plazatxoan eta beste bat María Cristina hotelean.
Kontzertu horietan, denetariko artistak arituko dira, nola jazz mundukoak hala bestelakoak: Diana Krall, John Zorn, Gregory Porter, William Parker, Potter-Mehldau-Patitucci-Blake laukotea, Scofield-Holland Duo, Iñaki Salvador, Marisa Monte, Rufus Wainwright, Sílvia Pérez Cruz, Larkin Poe, North Mississippi Allstars, Izaro, Shinova, El Columpio Asesino, Les Amazones d'Afrique, Merina Gris, Chill Mafia…
Donostiako Jazzaldia saria
Donostiako Jazzaldia saria William Parker newyorktar kontrabaxu-jotzaileak jasoko du, "jazzari eskainitako bere ibilbideagatik eta artisten belaunaldi baten baino gehiagoren erreferentea izateagatik".
Parkerrek hiru kontzertu eskainiko ditu Jazzaldiaren edizio honetan, hiru agertokitan eta talde desberdinekin, duoan, hirukotean eta laukotean. Kontzertu hauetarako sarrerak, banaka ez ezik, batera ere eros daitezke William Parker abonuaren bidez, % 15eko deskontuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko