Izaro, Chill Mafia, El Columpio Asesino eta Larkin Poe, Jazzaldiko Keler Guneko ikuskizunen artean
Keler Guneak zortzi kontzertu hartuko ditu aurtengoan, Zurriolako hondartzan kokatuta izango den eszenatokian, dohanik. Uztailaren 24tik 27ra bitartean, Izaro, Shinova, El Columpio Asesino, Chill Mafia, Larkin Poe, Merina Gris, North Mississippi Allstars eta Les Amazones d´Afriqueren emanaldiak izango dira, Donostiako Jazzaldiaren 59. edizioaren baitan.
Talde euskaldunak, estatubatuarrak eta afrikarrak arituko dira bertan, eta askotariko estiloak entzungo dira, besteak beste hegoaldeko rock estatubatuarra, popa, musika urbanoa, teknoa, sustrai musikak, bluesa eta indiea.
Horrela, uztailaren 24ean, Blues Garaikideko Album Onenaren Grammy saria irabazi berri duen Larkin Poe taldearen txanda izango da. Aurretik, Izaro abeslari euskalduna izango da entzungai egun horretan bertan.
Uztailaren 25ean, bi talde euskaldun izango ditugu Zurriolan: Merina Gris gipuzkoarrak eta Shinova bizkaitarrak.
Hurrengo egunean, Les Amazones D´Afrique taldeak pop afrikarra eskainiko du, El Columpio Asesino taldearekin batera.
Azken egunean, North Mississippi Allstars blues taldea arituko da eszenatokian, Chill Mafia iruindarrekin batera.
Bestalde, Jazzaldiaren kartel berria aurkeztu dute gaur. Detritus Donostiako artistak sinatutako kartela izango da 59. edizio honetako irudia.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko