Kontzertuak
2022/06/20 - 19:07
James Francies, Viktorija Pilatovic eta Diego Amador, Hondarribian Jazz jaialdian
Gipuzkoako udalerriko jaialdi berria uztailaren 4tik 10era egingo dute.
2022/06/20 - 14:02
Wilcok Kursaal Eszenako denboraldia itxiko du astelehenean Donostian
Jeff Tweedyk gidatzen duen taldeak "Cruel Country" diskoa aurkeztuko du, taldearen hastapenetako soinuak berreskuratu dituen lana, alegia.
2022/06/19 - 15:51
2022ko Azkena Rock Festivalek markak hautsi ditu 48.000 lagunekin
Adingabe kopuruan ere errekorra izan da, aurreko edizioaren kopurua bikoiztu egin delako. Kanpina ere ia beteta egon da. Hurrengo edizioa 2023ko ekainaren 15, 16 eta 17an izango da.
2022/06/17 - 21:56
Alan Parsonsek Bilboko BBK Music Legends festibaleko kontzertua atzeratu du, eta Loquillo izango da ordezkoa
Bere mugikortasunari eragiten dion bizkarrezurreko arazo baten ondorioz atzeratu du "Eye in the Sky" Europako bira.
2022/06/17 - 14:05
Beroa eta lagun zaharrak, Azkena Rock Festivalen hasieran
20. urteurreneko edizioaren lehen egunean, 2019ko lehen jardunaldian baino jende gehiago egon zen, 17.000 pertsona. 2023an, ekainaren 15, 16 eta 17an izango da Azkena, hiru egunez ostera ere.
2022/06/17 - 13:04
The Offspring taldeak tenperatura are gehiago igo du Azkena Rock Festivalen
Kaliforniako taldearen punk-rockak 90eko hamarkadara eraman zituen kontzertura bertaratutakoak eta XX. mendeko azken hamarkadako uneak berpiztu zituzten.
2022/06/17 - 11:06
SA: "Gure kontzertuek sendoak, indartsuak eta fundamentuzkoak izan behar dute"
Soziedad Alkoholika gasteiztar talde mitikoak Azkena Rock Festivalen joko du gaur jaialdi horretan lehenengoz, aurtengo bigarren jardunaldia izango duen honetan. Juan abeslariak argi du: "Azkena Rock da, Gasteiz da, uda da ia, eta, aurten, SAkoak egongo dira azkenik. Hobeto ezin!".
2022/06/16 - 22:00
Hasi da Azkena Rock Festival 2022: begiratu hemen kontzertuak eta ordutegiak
Patti Smith edo The Offspring dira asteburu honetan agertokira igoko diren artistetako batzuk. Gainera, Kim Lenzek eta Alexis Evansek doako emanaldiak egingo dituzte Andre Maria Zuriaren plazan.
2022/06/16 - 19:16
Izaro, Ana Guerra, Doctor Deseo eta Coque Malla izango dira Barakaldoko jaietan
Uztailaren 9tik 16ra izango diren kontzertuen programazio osoa.
2022/06/16 - 16:51
Dena prest Gasteizen arratsaldean Azkena Rock Festival hasteko
Ordu batzuk baino ez dira falta Azken Rock jaialdia hasteko eta dagoeneko zaleak hasi dira Mendizabalara gerturatzen. 55 talde inguru arituko dira egunotan Azken Rock Festivaleko agertokietan.
2022/06/16 - 11:53
"Azkenan telefono gutxi eta beso jaso asko ikusten dira zuzenekoez gozatzen"
Gasteizera bueltan da Azkena Rock Festival jaialdia, koronabirusa tarteko, bi urteko isilaldiaren ondoren. Antolatzaileak irrikan daude 18:00etan ateak irekitzeko.
2022/06/13 - 20:55
Hans Zimmer konpositoreak kontzertua eskainiko du BECen 2023ko maiatzean
“Hans Zimmer – Europe Tour 2023” biran, 32 kontzertu eskainiko ditu 15 herrialdetan.
2022/06/13 - 18:04
2.500 artista baino gehiago azaroaren 25ean Bilbon, Fair Saturday irekitzeko kontzertuan
Bilboko Udal Bandak musikaren historiako abesti ezagunak joko ditu, Gatiburekin, Kalakanekin, Marenekin, Afrika Bibangekin eta beste hainbat gonbidaturekin batera.
2022/06/12 - 16:52
Emozio handiko gaua bizi zuten San Mamesen bildutako 47.000 jarraitzaileek
Pandemiaren ondorioz eten luzearen ondoren, gogotsu hartu zuten Fito & Fitipaldis taldeko zaleek halako esperientzia bizi ahal izatea. Gau hunkigarria izan zen bartekoa.
2022/06/12 - 13:24
Rockaren Katedrala, Fitoren menpe
46.000 ikusle baino gehiago dantzan jarri ditu bart Fito & Fitipaldis taldeak. Luxuzko artista gonbidatuak, Plateroko klasikoak… Kontzertu ahaztezinaren kontaketa egin dugu. EITB Nahieran plataforman dagoeneko ikusgai dago emanaldia, osorik.
2022/06/12 - 11:17
Fitok San Mames astindu du
'Cada vez cadáver Tour' biraren barruan Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen eskainitako kontzertu paregabeaz gozatu dute bart 47.000 pertsonak. Emanaldia ikus dezakezu osorik EITB Nahieran.
2022/06/12 - 00:34
Fito & Fitipaldis taldeak "A quemarropa" jo du 47.000 ikusleren aurrean Bilboko kontzertuari hasiera emateko
22:03an ekin dio talde bilbotarrak San Mamesen eman behar zuen kontzertuari. 47.000 jarraitzaile batu ditu Fito & Fitipaldis ezagunak larunbat honetako emanaldian. Entzun eta ikus ezazu "A quemarropa" kanta bideo honetan.
2022/06/11 - 23:14
Fito & Fitipaldisen kontzertu aurreko giroa San Mamesen
Jendetzak San Mames zelaiaren inguruak bete ditu Fito & Fitipaldis taldearen kontzertu aurreko orduetan.
2022/06/11 - 16:54
Estatu osotik etorri da jendea Fitoren kontzertuaz gozatzera
San Mames inguruko tabernariak jendetzaren zain daude. Giro paregabea espero dute, 47.000 pertsona inguru bilduko baitira estadio barruan.
2022/06/11 - 16:52
Fito: "Nire bizitzako kontzertua da, non eta San Mamesen"
Dena prest San Mamesen Fito & Fitipaldisen kontzerturako; 47.000 zale inguru sartuko dira estadioan. Eitb.eus-ek streaming bidez eskainiko du emanaldia.