Uztailak 7, 8 eta 9
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gitarrarekin hitzordua, Hendaian

Guitaralde jaialdia hamaikagarrenez egingo dute kostaldeko udalerrian. Jean Marie Ecay zuzendari artistikoak paratutako programazioan, Mike Stern, Matteo Mancuso, Gari…
Mike Stern. Argazkia: Hreinn Gudlaugsson.
Mike Stern. Argazkia: Hreinn Gudlaugsson.

Hamaikagarrenez eta hiru egunean, gitarren zaleek hitzordua dute Hendaian uztailaren 7, 8 eta 9an, Gaztelu aretoan, Gaztelu Zahar pilotalekuan, Abadia gazteluan, Bakartxokon, Sokoburun…

Ohi bezala, Jean Marie Ecay zuzendari artistikoak prestatu duen egitarauan, Mike Sternen kontzertua nabarmentzen da. Iaz kale egin zuen, baina gitarrista handia Guitaralden izango da azkenean uztailaren 8an Gaztelu Zahar pilota plazan.

Horrez gain, aurretik, Matteo Mancusok Gaztelu aretoan joko du ostegunean, eta, haren aurretik, Chacon, Gomez, Juanco hirukoteak, Musikeneren eskutik.

Musikako goi ikastegiak ekarriko du Hendaiara, halaber, June Agirre ostiralean Abadia gazteluko kaperara, sarrera guztiak salduta daudela.

Larunbatean, Gari, Patrick Rondat eta Virna Nova arituko dira ordainpeko kontzertuan Gaztelu Zahar frontoian, baina doako kontzertuak ere izango dira asteburu osoan zehar.

Gainera, Guitaralde kanpora begira ere ari da, eta, uztailaren 12an, Burgira iritsiko da, Burgitaralde jaialdiaren bidez. Jean Marie Ecay eta Mixel Ducau arituko dira, eta Errobi taldearen kantuak izanen dira protagonista.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X