Kontzertuak
2025/02/27 - 12:14
Blue Öyster Cult batu eta kartela itxi du BBK Bilbao Music Legends jaialdiak
The Dead Daisies eta Errobi ere arituko dira Bilbao Arenan ekainaren 13 eta 14an. Alan Parsons Live Project izango da bigarren jardunaldiko kartelburua.
2025/02/17 - 11:18
Azkena Rock Festival jaialdiak Trashville rock zikinaren agertokiko programazioa aurkeztu du
Wau y los Arrrghs!!!, The Neanderthals, Los Straijackets, The Devils, Escape-ism, Fléau, Gogoponies eta Las Jennys de Arroyoculebro taldeek joko dute Gasteizko jaialdiko karpan.
2025/02/12 - 11:45
John Fogertyk Azkena Rock Festivalen joko du berriz
Creedence Clearwater Revivalen buruak Manic Street Preachersekin bat egingo du Gasteizko jaialdiaren 23. edizioko kartelaren lehen lerroan. Margo Price eta The Lemon Twigs ere izango dira Gasteizen, besteak beste.
2025/02/11 - 15:43
Musika-Música Bilboko jaialdiak 70 kontzertu eta sei orkestra sinfonikoren emanaldiak programatu ditu
Euskadiko Orkestra, Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa dira jaialdira gonbidatu dituzten taldeetako batzuk. Kukai dantza konpainia ere arituko da jaialdian, azken horrekin batera.
2025/02/06 - 13:01
Gorka Urbizu, Rulo y la Contrabanda eta Mikel Izal, Miramar Gauetarako
Miramar Jauregiak, Donostian, hiru gaualdi hartuko ditu maiatzaren 29, 30 eta 31n. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
2025/02/05 - 21:19
Juanjo Menak lehen kontzertua eman du Valentzian, alzheimerra duela iragarri ondoren
Juanjo Mena orkestra zuzendari arabarrak kontzertu solidarioa eman du Valentzian, GOIDIak kaltetutakoei laguntzeko. Musikariaren lehen emanaldia da, duela aste pare bat alzheimerra duela iragarri ondoren.
2025/02/02 - 14:38
8.000 pertsona baino gehiago bildu dira Esne Beltzaren agur-kontzertu erraldoian
Muguruza, Gozategi, Lamari, La Pegatina eta beste hainbat talde eta artista ezagun izan dira agertoki gainean, Esne Beltzaren 18 urteko ibilbideari urrezko amaiera ematen. Kontzertua oso-osorik izango da ikusgai laster ETB1eko "Oholtzan" saioan.
2025/01/30 - 12:36
Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai eta Ingot, Zeidfest Gaztea jaialdian
Jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 5ean egingo dute BECen, eguerditik aurrera. Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters eta Betagarri taldeak ere arituko dira kontzertuan, besteak beste.
2025/01/23 - 12:03
Jimmie Vaughan, Bilbao Blues Festival jaialdiaren lehen izen handia
The Faboulous Thunderbirds taldearen sortzaileak jaialdiaren txapela jasoko du, horren laugarren edizioan. Hamar kontzertu izango dira guztira Bilbon, uztailaren 25etik 27ra, eta agertoki nagusia Areatzan paratuko dute.
2025/01/13 - 11:57
Alan Parsons Live Project, BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiko lehen kartelburua
Jaialdiaren zortzigarren edizioa Bilbao Arenan egingo dute, ekainaren 13 eta 14an, eta rock progresiboko artistaz gain, Lita Ford, Samantha Fish eta Sex Museum ere izango dira.
2025/01/10 - 11:12
Euskadiko Orkestrak 'Brahms/Dvorak' kontzertu programa hasiko du ostiralean
Alexandre Blochek zuzenduko orkestra Bilbon (urtarrilak 10), Donostian (urtarrilak 13 eta 16), Gasteizen (urtarrilak 14) eta Iruñean (urtarrilak 15).
2025/01/10 - 09:49
Riot Propaganda, Dupla eta Iseo & Dodosound taldeek Iruña Rockeko kartela itxi dute Ziutadelarako bueltan
Nafarroako hiriburuan, Koma, Juantxo Skalari & La Rude Band, Lendakaris Muertos, The Baboon Show, Biznaga eta Ezpalak ere izango dira.
2025/01/05 - 17:20
Donostiako Ilunben amaituko du Zetakek 'Mitoaroa' ikuskizuna irailaren 6an
Urtarrilaren 3an eta 4an Iruñean 30.000 lagun bildu eta gero, Euskal Herriko inauterietako pertsonaia guztiak elkartuz, azken topaketa iragarri du Pello Reparazek oholtzan. Astearte honetan, 10:00etan, jarriko dira sarrerak salgai. 275.000 lagunek jarraitu zuten larunbateko kontzertua ETB2n.
2025/01/03 - 21:54
Iruñeko Nafarroa Arena txiki gelditu da Zetak taldearen 'Mitoaroa' ikuskizunerako
Zetak taldeak zur eta lur utzi ditu bertan bildutako 15.000 lagunak. Gaur lehen saioa izan da, eta larunbatean ere izango da 'Mitoaroa' ikusteko aukera. Orduan, etxetik ere zuzen-zuzenean ikusteko aukera izanen da, 22:00etan, ETB2n eta Primeran plataforman.
2025/01/02 - 20:02
Zetak motorrak berotzen hasi da Nafarroa Arenan bi kontzertu eskaintzeko
"Mito Aroa" izenburupean, Zetakek bi kontzertu emango ditu, eta horietako bat zuzenean jarraitu ahal izango da ETB2n eta Primeran plataforman, larunbatean, 22:00etan.
2024/12/27 - 18:46
Euskadiko Gazte Orkestrak neguko bira abiatuko du astelehenean
Bira Tolosan hasiko da, eta ondoren, Donostia, Bilbo eta Gasteizetik igaroko da.
2024/12/26 - 19:22
Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak bere lehen diskoa kaleratu du
Diskoak 'Dance of Change' du izena, eta aurkezpen kontzertua gaur izan da, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
2024/12/22 - 21:43
Judas Priest taldeak 'Painkiller' diskoaren 35. urteurrena ospatuko du Bilbon, ekainaren 23an
Hauxe da talde britainiarrak Espainiako Estatuan izango duen hitzordu bakarra. Sarrerak astelehen honetan jarriko dira salgai, 13:30ean.
2024/12/17 - 22:02
Fermin Muguruzak Biarritzen hasi du mundu bira
Iñigo anaia zenak 60 urte beteko zituen egun berean ekin dio Fermin Muguruzak Biarritzeko Atabal aretoan mundu birari. Hurrengo hilabeteetan, irungo musikariak 26 kontzertu emango ditu 3 kontinentetan.
2024/12/17 - 08:48
Fermin Muguruzak gaur abiatuko du mundu bira, Biarritzen
Nerea Olaso "Iparraldearen Orena" ETBko saioko kazetariak Muguruza elkarrizketatu du Biarritzen, munduko bira abiatu aurretxoan. Aste honetan, Lapurdiko udalerrian (asteartea) eta Bilbon (ostiralean eta larunbatean) joko du irundar musikariak.