Auhen, Marte Lasarte eta W!zard, EHZ lurraren (h)erritmoan dantzan jartzeko
Arberatzen izango da aurten ere, iaz bezala, EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdia, ekainaren 27an, 28an eta 29an, eta "Lurraren (h)erritmoa" hartuko du lelotzat festibalak.
Antolatzaileek iragarri dute EHZko oholtzen gainean izango direla Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio Byzance eta Maskak Musika taldeak, baita Chie Choari eta Queer Falafel artistak ere.
Ohi bezala, 29. edizio honetan, egunean zehar doako egitaraua izango da Arberatzeko plazan (zirkua, hitzaldiak, ikastaroak, musika, haurren txokoa…), eta arratsaldetik aurrera musika emanaldiak izango dira, bi agertokitan.
Hiru eguneko sarrerak 43 euroan daude salgai, eta jaialdiak argitu du ez dela "sold out kulturan" sartuko eta "denentzat" izango dela lekua.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko