Kontzertu-bira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fito & Fitipaldis taldea eszenatokietara itzuliko da eta kontzertuak egingo ditu BECen eta Nafarroa Arenan

'Aullidos' bira udazkenean hasiko da. Abenduaren 12an Iruñeko Nafarroa Arenan arituko dira eta urtarrilaren 9 eta 10ean kontzertu bana emango dute Barakaldoko BECen.
Fitok San Mamesen eman zuen kontzertua 2022ko ekainean. Argazkia: EFE.
Fitok San Mamesen eman zuen kontzertua 2022ko ekainean. Argazkia: EFE.

Fito & Fitipaldis talde bizkaitarrak Euskal Herrira ekarriko dituen bira iragarri du ostegun honetan. Iruñeko Nafarroa Arenan arituko dira abenduaren 12an eta Barakaldoko BECen bi kontzertu egingo dituzte urtarrilaren 9an eta 10ean.

Aullidos izena jarri diote birarekin eszenatokietara itzuliko dira Fito Cabrales eta taldekideak, bi urte eta erdiren ondoren. Live Nation promotorak azaldu duenez, taldearen betiko abestiez gainera, udazkenean argitara emango duten El monte de los aullidos diskoa promozionatuko dute kontzertu sorta honekin.

Azaroaren 22an hasiko dute bira Santanderren, eta Fuengirolan (Malaga) emango diote amaiera 2026ko maiatzaren 2an. Guztira, 30 kontzertu emango dituzte, besteak beste, Coruñan, Bartzelonan, Madrilen eta Valentzian.

Sarrerak hurrengo asteartean, apirilaren 29an, jarriko dira salgai, 10:00etan, Fito & Fitipaldis taldearen webgune ofizialean, Live Nation promotoraren webgunean eta ticketmaster atarian.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X