ETS taldea Madrilgo Movistar Arena estadioan arituko da 2026ko apirilaren 25ean
En Tol Sarmiento taldeak kontzertu berri bat iragarri du: 2026ko apirilaren 25ean Madrilgo Movistar Arena estadioan eskainiko duen Bihotzen Konkista ikuskizuna.
Kontzertu bat baino askoz gehiago izango dela iragarri dute. Jai herrikoien espiritua eraman nahi du ETSk Madrilera, bere ibilbidean zehar defendatu duen zuzeneko musikaren esentzia. Horregatik, bertsolari berriak, abesbatzak, txarangak, dantza taldeak eta kolaboratzaile bereziak gonbidatuko ditu taula gainera. Horrekin guztiarekin, euskal kulturaren eta nortasunaren ospakizun handia izango da Madrilgoa.
Horretarako, erronka bota dio ETSk publikoari, aurrekaririk gabeko abentura horretan elkarrekin bidaiatzeko eta Madrilgo zuzenekoa errepikaezin bihurtzeko. Gainera, hitzordu hori aukera historikoa izango da euskara agertoki berrietan sustatzeko, euskarazko musikak ere mugak gaindi ditzakeela eta areto handiak bete ditzakeela erakutsiko baitute.
Bihotzen Konkista ikuskizuneko sarreren aurresalmenta martxoaren 24an hasiko da, eta salmenta orokorra hilaren 26an; kasu bietan, 10:00etan.
Martxoaren 15ean, 21ean eta 22an BEC erakustazoka bete ostean, aupada berria du begitan ETSk. Sarrera guztiak agortuta, arabarrek 45.000 lagun bildu dituzte egunotan Barakaldon. eitb.eus-ek zuzenean emango du azken kontzertua.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko