KPIa
2024/04/12 - 10:05
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina, gabarraren biharamuna, eta martxoko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/11 - 17:42
Europako Banku Zentralak interes tasei %4,5ean eutsi die, aurrerago jaistea baztertu gabe
Erakundeko Gobernu Batzordea ostegun honetan bildu da Frankfurten eta, baieztatu du, inflazioak beheraka jarraitu eta diru-politikek sendo jarraitzen badute, ekaineko ebaluazioan akaso jaitsi egingo lituzkeela interes tipoak.
2024/03/27 - 10:30
KPIak lau hamarren egin du gora martxoan, % 3,2raino, eta azpiko inflazioa % 3,3ra jaitsi da
Otsailean 2023ko abuztutik erregistratutako tasa txikiena izan ostean izan da igoera. Argindarraren BEZaren igoerak eta erregaien garestitzeak bultzatuta hazi da KPIa.
2024/03/14 - 10:01
KPIa % 3,1 eta % 2,5eraino jaitsi da EAEn eta Nafarroan, eta jakiek 2022tik izandako igoera txikiena izan dute
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 2,8an kokatu da otsailean, urtarriletik sei hamarren behera eginda. Bestalde, elikagaiak % 5,8 garestitu dira EAEn eta % 6,1 Nafarroan, 2022ko otsailetik izan den igoerarik txikiena.
2024/03/12 - 19:00
Mercadonak % 40 areagotu ditu irabaziak, 1.009 milioi euroraino
Konpainiak salmenten % 15eko igoera izan du, guztira 35.527 milioi euro. Mercadonak 31 denda eta 2.400 langile baino gehiago ditu EAEn. Nafarroan beste 11 supermerkatu eta 700 behargin baino gehiago ditu.
2024/02/29 - 10:45
KPIa sei hamarren jaitsi da otsailean, % 2,8raino, argindarraren merkatzea tarteko
Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da, % 3,4raino.
2024/02/29 - 09:25
Albiste izango dira: Uholdeak Nafarroan; Athletic, 40. finalaren bila; eta otsaileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/15 - 12:50
Urtarrileko KPIa hamarren bat igo da EAEn, % 3,5eraino, eta Nafarroan % 2,9an mantendu da
Inflazioak gora egin du urtarrilean, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioak bultzatuta. Estatuan, urte arteko KPIa % 3,4koa izan zen urtarrilean.
2024/01/30 - 10:30
Soldata % 4,6 igo da Euskadin, baina erosteko ahalmena portzentaje berean galdu du
Horrela, EAEko batez besteko soldatak maximo historiko berria ezarri du 2023an, hilean 2.197 euro, eta Espainiako Estatuko bigarren altuena izaten jarraitzen du. Nafarroan ere % 6,2 igo da ordainsaria (2.056 euro), eta zerrendako hirugarren postuan jarraitzen du.
2024/01/30 - 10:04
Inflazioa % 3,4raino igo da urtarrilean, argindarraren garestitzea tarteko
Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da, % 3,6raino.
2024/01/30 - 06:00
Prezio altuak, beldurra eta ziurgabetasuna, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gerrek utzitako faktura
Otsailean bi urte beteko dira Ukrainako gerra hasi zenetik. Ekialde Hurbilean, bestalde, Israel eta Hamasen arteko gatazka zabalduko denaren beldurra areagotzen ari da. EITB Mediak gatazka hauek gure ekonomian duten eraginaz hausnartu nahi izan du.
2024/01/30 - 06:00
''Ekonomia poliki joan da hozten, landaratze leuna izan du''
Iñaki Fernandez de Gamboa ekonomilariarekin aztertu dugu Ukraina eta Ekialde Hurbileko gatazkek utzi dizkiguten ondorio ekonomikoak. Prezio altuen eta beldurraren gainetik, euskal ekonomiak nahikoa ondo eutsi dio egoerari.
2024/01/17 - 13:35
Inflazioa % 2,9raino igo zen eurogunean abenduan, eta % 3,4raino EBn
Aurreikuspenak hobetu badira ere, Europako Banku Zentralak ez du uste 2025a baino lehen beteko denik bere helburua, hots, inflazioa % 2an egotea.
2024/01/12 - 10:12
KPI %3,1ean gelditu da 2023a ixtean, elikagaien prezioak % 7,3ra jaisteak lagunduta
KPIa hiru hamarren jaitsi da Euskadin 2023ko abenduan, eta % 3,1ean kokatu da, etxebizitzaren prezioetan (elektrizitatea barne) % 6,8ko jaitsiera nabarmenarekin. Nafarroan, 2023an, urte arteko KPIa % 2,9koa izan zen abenduan, azken hilabetean hamarren bat jaitsi ondoren.
2024/01/11 - 11:15
Hauek dira indarrean jarraitu edo aktibatzen diren neurriak, dekretuak bozkatu ondoren
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak atzera bota du langabezia-sorospenaren erreforma jasotzen zuen lege-dekretua. Espainiako Gobernuak, ostera, Justiziari eta Funtzio Publikoari buruzko neurrien erreforma (omnibus) eta krisiaren aurkako neurrien dekretua salbatu ahal izan ditu.
2024/01/05 - 17:04
Euroguneko urteko inflazioa bost hamarren igo da abenduan, % 2,9raino
Elikagaiak, alkohola eta tabakoa garestitu dira gehien (% 6,1), eta energia % 6,7 merkatu da. Euroguneko 20 herrialdeetatik hamarretan inflazioak behera egin du abenduan, batean egonkor mantendu da (Espainian, % 3,3an) eta gora egin du bederatzitan.
2024/01/05 - 14:31
Carrefourrek ez ditu PepsiCo konpainiaren produktuak salduko, "prezioen gehiegizko igoera dela eta"
Aurrerantzean, ezin izango dira erosi Pepsi, 7up, Lipton, Lay's, Benenuts, Doritos eta Alvalle enpresaren produktuak supermerkatu horretan.
2024/01/04 - 15:36
Esnea, arrautzak eta haragia dira erosketa-saskian gehien garestitu diren elikagaiak
Elikagaien kontsumoko prezioen indizea % 18 eta % 50 artean igo zen Euskadin 2021eko urtarriletik 2023ko abuztura bitartean, baina Lehiaren Euskal Agintaritzak ez du "lehiaren kontrako jokaerarik" atzeman prezioen gorakadan.
2024/01/01 - 10:19
Hauek dira inflazioari aurre egiteko indarrean izango diren neurriak
Urte hasieratik aldaketa nabarmenak izango dira inflazioari aurre egiteko neurrien artean. Grrantzitsuenak bildu ditugu albiste honetan.
2023/12/29 - 11:03
Urtea % 3,1eko inflazioarekin itxiko da, aurreikusitakoa baino hamarren bat gutxiago
Elikagaien eta edari ez alkoholikoen prezioen egonkortzeari esker, urtez urteko inflazioa aurreikusitakoa baino hamarren bat txikiagoa izango da, gaur Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.