URTARRILEKO KPI AURRERATUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inflazioa % 3,4raino igo da urtarrilean, argindarraren garestitzea tarteko

Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da, % 3,6raino.
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EITB Media
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EITB Media

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 3,4raino igo da urtarrilean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuen arabera. Abendutik urtarrilera, berriz, prezioak hamarren bat garestitu dira.

Urte arteko inflazioak gora egin du, batez ere, argindarraren garestitzearen ondorioz. Aurtengo urtarriletik argindarraren BEZa % 5etik % 10era igo da, eta, hortaz, iazko hilabete berean baino garestiagoa da. Aitzitik, erregaiak merkatu egin dira urteko lehen hilabetean, iazko epe berarekin alderatuta.

KPIak berriro ere gora egin du bi hilabetez behera egin ostean. Halaber, urritik izandako maila altuenera iritsi da, orduan % 3,5ekoa izan baitzen urte arteko datua.

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, bi hamarren jaitsi da urtarrilean, % 3,6raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. 2022ko martxotik izandako daturik apalena da, orduan % 3,4koa izan baitzen.

Carlos Cuerpo Espainiako Ekonomia ministroak azpimarratu duenez, inflazioa "% 3 inguruan mantentzen da" eta azpikoak behera egiten jarraitzen du. 

Urtarrileko datu aurreratua datorren otsailaren 15ean baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X