Inflazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIak lau hamarren egin du gora martxoan, % 3,2raino, eta azpiko inflazioa % 3,3ra jaitsi da

Otsailean 2023ko abuztutik erregistratutako tasa txikiena izan ostean izan da igoera. Argindarraren BEZaren igoerak eta erregaien garestitzeak bultzatuta hazi da KPIa.
Argindar dorreak.
Argindarraren BEZaren igoerak eragin du, besteak beste, KPIaren hazkundea. EFE

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) lau hamarren hazi da martxoan, iazko epe berarekin alderatuta, eta % 3,2an kokatu da, INE Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako datuen arabera. 

Argindarraren BEZaren igoerak eta erregaien garestitzeak eraginda izan da igoera. Elikagaien prezioek ere gora egin dute, baina 2023ko martxoan baino gutxiago. 

Otsailean gertatu zen kontrara, hazkundearen bidea hartu du martxoan inflazioak. Aurreko hilabetean % 2,8an kokatu zen KPIa, iazko abuztutik erdietsitako tasarik baxuenean.

Hirugarren hilabetea da jarraian KPIak gora egiten duena (hilabete arteko tasari erreparatuta), eta iazko otsailetik izan duen hazkunderik handiena da. 

Azpiko inflazioari dagokionez (elikagaiak eta energia produktuak kenduta kalkulatzen dena), behera egin du tasak, bi hamarren % 3,3raino. 

Gaur emandako datuak aurreratuak dira, eta Estatistikak baieztatu behar ditu (behin betiko datua apirilaren 12an emango du). 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X