KPIa
2023/09/28 - 11:32
Inflazioa % 3,5era igo da irailean, argindarraren eta erregaien garestitzea tarteko
Datu aurreratua da honakoa, eta urriaren 13ra arte itxaron beharko da behin betikoa ezagutzeko. Hirugarren hilabetea da jarraian urteko tasa igotzen dena, eta 2022ko ekainetik hilabete bakarrean erregistratutako hazkunde handiena.
2023/09/28 - 10:15
Albiste izango dira: Memoria Historikoaren Legea, iraileko KPI eta 'Itxaso' telesailaren estreinaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/25 - 14:45
ELA: "EBZk atzeraldia eragin eta langabezia handitu nahi du langileria geldiarazteko"
Mitxel Lakuntza sindikatu abertzaleko idazkari nagusiak ez du ulertzen Christine Lagarde EBZko presidentearen adierazpenen aurrean dagoen "isiltasuna", eta Sanchezen, Urkulluren eta Chiviteren gobernuei "horrelako astakeriak" justifikatzen dituzten argitzeko eskatu die.
2023/09/22 - 12:49
Jaurlaritzak 27.125 eurora eguneratuko ditu BOE etxebizitzak eskuratzeko gehieneko diru sarrerak
Mugak % 8,5 eguneratuko dituzte udazken honetan, eta urtero, urtarrilaren 1ean, KPIren arabera eguneratzeko mekanismo bat ezarriko dute. "Etxebizitza eskatzaile asko gizarte babeseko sistematik kanpo utz ditzaketen egoera bidegabeak saihestea" da helburua.
2023/09/12 - 13:12
Elikagaien Bankuak "mirariak" egiten ari dira diru gutxiagorekin janari kopuru bera erosteko
Bizkaian, pertsonako esne eta olio gutxiago eman behar izan dute. Araban, "menu" bera jasotzen dute eskatzaileek oraindik, baina baliteke urte amaieran murriztea. Gipuzkoan, hobeto daude, herritarrek azaroko elikagaien eta bonuen bilketan emango duten erantzunaren zain.
2023/09/12 - 13:01
Zeintzuk dira urtebetean gehien garestitu diren 5 elikagaiak?
Oliba-olioaren prezioa guztion ahotan dago azkenaldian; izan ere, urtebetean gehien garestitu den produktua da. Azukrea dago zerrendan bigarren postuan. Ondoren datoz arroza, frutetatik eratorritako produktuak eta patatak.
2023/09/12 - 12:12
% 2,7raino hazi da KPIa abuztuan EAEn eta % 2,8raino Nafarroan
Azken bi hilabeteetako joerari eutsita, gora egin du berriro Kontsumorako Prezioen Indizeak.
2023/09/12 - 07:00
Zer gantz onuragarri erabil dezakegu oliba-olioaren ordez?
Oliba-olioaren prezio altuak ordezko bila jarri ditu kontsumitzaile asko. Baina osasunarentzat onuragarria den zein beste gai erabil daiteke? Nere Sotil nutrizionistak argibide batzuk eman dizkigu.
2023/08/31 - 16:58
Oinarrizko elikagaien erdiak garestitu dira urtarriletik hona
Facuak ikerketa zabala egin du zazpi supermerkatu handitan. 1.000 produktu aztertu dituzte, eta ia erdiak garestitu dira, berez kontrolpean egon behar balukete ere. Garestitu direnak, batez ere, barazkiak eta fruta, oliba-olioa, arroza eta pastak izan dira.
2023/08/30 - 16:23
Inflazioa eta bizitza nola garestitu den ikusita, familiek aurrezkietara jo behar izan dute
Hala ikusten da Espainiako Bankuak jakinarazitako datuetan. Uztailean 5.500 milioi euro atera dituzte banku gordailuetatik. Baina badira horretarako beste bi arrazoi ere: euriborraren gorakada eta gordailuek ematen duten errentagarritasun eskasa.
2023/08/30 - 11:02
Abuztuko KPI aurreratua % 2,6raino igo da eta azpiko inflazioa % 6,1era jaitsi da
Espainiako Estatuan, urte arteko tasa uztailean baino hiru hamarren handiagoa izan da.
2023/08/28 - 13:37
LAB sindikatuak ''lan-gatazka ugariko'' urtea aurreikusten du
Igor Arroyok adierazi duenez, LAB sindikatuak soldatak KPIaren arabera igotzearen alde "borroka" egingo du, baita lan osasunean eta lan baldintzen arloan ere.
2023/08/12 - 16:36
Patata tortilla egitea % 20 garestitu da azken urtean
Inflazioak eraginda, bizitza garestitu da, eta herritarrek euren poltsikoetan eragina nabari dute, hala nola elikagaiak erosterakoan: ia % 11 garestitu dira azken urtean; gehien igo direnak, besteak beste, olioa, patatak eta arrautzak. Hain justu ere, patata tortilla bat egiteko osagaiak.
2023/08/12 - 16:23
Euskal Herrira etorri diren bisitariek nabaritu dute prezioen igoera
Uda betean iritsi da prezioen gorakada: Kontsumorako Prezioen Indizea % 2,6an kokatu da uztailean. Bidaiatzea garesti dago aurten.
2023/08/11 - 22:22
Aurten oporretan joatea inoiz baino garestiagoa da, baina horrek ez du eskaria jaitsi
735 hegaldi izango dira Loiuko aireportuan abuztuko zubian. Aurtengo oporrak inoiz baino garestiagoak atera zaizkie bidaiariei, kasu batzuetan % 30 gehiago ordaindu dute. 1.200 autobus eta 22.000 bidaiari igaroko dira Bilboko Intermodal geltokitik gaur, zubiko egun jendetsuena.
2023/08/11 - 12:16
Urte arteko inflazioa % 2,6ra igo da EAEn, eta % 2,4ra, Nafarroan, uztailean
Espainiako Estatuan uztaileko inflazioa % 2,3an kokatu da, ekainetik lau hamarren gora eginda. Elikagaiak % 10,8 garestitu dira azken urtebetean eta horrek eta erregaien prezio igoerak eragin dute, batez ere, inflazioaren gorakada.
2023/08/10 - 23:23
Erregaien prezioak gora egin du bosgarren astez jarraian, abuztuko zubiaren atarian
Gasolina aurreko astean baino % 1,82 garestiagoa dago, litroko 1,68 euroan. Bosgarren astez jarraian, dieselak ere gora egin du (% 3,4), eta litroko 1,552 eurora iritsi da.
2023/07/31 - 20:59
Euroguneko ekonomia hazkundera itzuli da
2023ko bigarren hiruhilekoko BPG % 0,3 igo da eurogunean, eta inflazioa % 5,3an kokatu da.
2023/07/28 - 12:02
Uztaileko KPIa aurreratua apur bat igo da %2,3an kokatuta, baina azpikoak %6,2raino egin du gora
Bi hilabetez jarraian behera egiten egon ondoren, inflazioa lau hamarren igo da aurreko hilabetearekin alderatuta, baina zortzi puntu baino gehiago egin du behera, iazko datuei begiratuta. Azpikoak, alabaina, iazko maila berean jarraitzen du.
2023/07/27 - 18:08
Astez aste, erregaien prezioek gora egiten jarraitzen dute
Maiatzeko maximoak gainditu dituzte erregaiaren salneurriek, baina ez, ordea, Brent uplearen prezioak. Udako eskaria baliatzen dute ekoizleek.