KPIa % 3,6raino igo da irailean EAEn, eta % 3,4raino Nafarroan
Irailean, inflazioak gora egin du eta urte arteko tasa % 3,6an gelditu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 3,4an Nafarroan, energiaren eta elikagaien prezioen igoerak bultzatuta, batez ere.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera, urte arteko tasak bederatzi eta sei hamarren egin du gora EAEn eta Nafarroan, % 2,7tik % 3,6ra eta % 2,8tik %3,4ra, hurrenez hurren.
Abuztutik irailera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) hamarren bat igo da EAEn eta Nafarroan.
Urtea hasi zenetik, prezioak % 3,5 garestitu dira EAEn, eta % 3,4 Nafarroan.
Gipuzkoak eta Bizkaiak izan dute, hain zuzen ere, igoera handiena (% 3,7), eta azkenik Arabak (% 2,9). Abuztutik irailera, prezioak % 0,2 garestitu dira Bizkaian eta % 0,1 merkatu dira Araban eta Gipuzkoan.
Elikagaiak eta edariak % 9,6 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta, % 9,8, Nafarroan. Abuztutik irailera, prezioak mantendu egin dira EAEn, baina Nafarroan hamarren bat igo dira.
Espainiako Estatuan ere, KPIak gora egin du, batez ere, energiaren eta elikagaien prezioak gora egin dutelako. Irailean, urte arteko tasa % 3,5koa izan zen, eta, beraz, bederatzi hamarren hazi da abuztutik. Hortaz, hirugarren hilabetez jarraian gora egin du KPIak. Elikagaiak eta edariak % 10,5 garestitu dira batez beste, urtebetean.
Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hiru hamarren jaitsi da irailean, % 5,8raino. Hortaz, KPI orokorra baino ia 2,3 puntu handiagoa da. Dena den, azpiko inflazioa 2022ko ekainetik izandako txikiena da.
Zure interesekoa izan daiteke
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.
Eusko Jaurlaritzak hamarren bat igo du EAEko BPGaren hazkundearen 2027rako aurreikuspena, eta 2026koa mantendu du
Aurreikuspenen arabera, enpleguak gora egingo du, industria pixkanaka suspertuko da eta soldatek bilakaera positiboa izango dute. Adierazle horien arabera, euskal ekonomiak "hazkunde egonkorraren bideari" eusten dio.
Batasunetik kanpo erositako 150 eurotik beherako pakete txikien gaineko zerga kobratzen hasi da EB
Europak galga jarri nahi die batez ere Txinatik (Temu, Shein eta AliExpress enpresen bitartez) Europar Batasunean sartzen diren kostu txikiko inportazioei. Orain arte, 150 euroz azpiko pakete txikiak muga-zergak ordaintzetik salbuetsita zeuden.