Kutsadura
2020/06/04 - 22:43
21.000 tona petrolio isuri dituzte Artikora, eta larrialdi egoera ezarri dute
Norilsk hirian dagoen zentral termoelektrikoan istripua izan zen ostiralean. Orduan gertatu zen isuria. Artikoan inoiz izan den hondamendirik larriena izan daiteke.
2020/06/04 - 22:13
21.000 tona diesel isuri dira Siberian, zentral termiko baten biltegia apurtu ostean
Bioaniztasun handiko eskualdea da, eta kutsadurak kalte larriak eragingo ditu. Permafrostaren urtzeak eraginik izan ote duen ikertzen ari dira.
2020/05/19 - 18:45
Espainiako Gobernuak ibilgailu elektrikoa eta energia berriztagarriak bultzatuko ditu
PSOE eta Unidas Podemosen Gobernuak Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea onartu du. Kutsadura murriztea du helburu.
2020/05/15 - 19:18
GuraSOSek Asensioren dimisioa eskatu du, Arkaitzerrekako ubideko isuriaren ostean
Adierazi duenez, Zubietako erraustegiko arduradunek, hasiera batean, URAko ikuskatzaileak sartzea saihestu zuten; hala, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidentearen dimisioa eskatu du.
2020/05/14 - 22:34
GHK-k espedientea ireki dio Zubietako erraustegiaren kudeatzaileari, isuriagatik
Larunbatean izandako isuriak ehunka arrain hil zituen. Uraren Euskal Agentziak isurketari buruzko beste ikerketa bat abiatu zuen joan den astean.
2020/05/12 - 01:57
Zubietako erraustegiaren ondoko ubidean izandako isurketa ikertzen ari dira
Gipuzkoako Foru Aldundiak esan du jatorria ezin daitekeela erraustegian egon, "ura kudeatzeko zirkuitu itxia daukalako". Hainbat arrain hilda agertu ziren asteburuan.
2020/05/10 - 16:51
Hainbat arrain hilik agertu dira Zubietako erraustegitik behera doan errekan
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketaren esanetan, jazoerak ez du loturarik erraustegiarekin. URA Agentziak, berriz, laginak hartu eta ikerketa abiatu du, jazoeraren nondik norakoak argitzeko.
2020/05/08 - 14:54
Zer dakigu kutsaduraren, klimaren eta koronabirusaren arteko ustezko loturari buruz?
Zenbait azterlanek kutsaduraren eta COVID-19aren ondorio larrienen arteko lotura planteatzen dute. Maria Jose Sanz BC3ko zuzendariak gai horri buruzko zenbait gako eman dizkigu.
2020/05/06 - 20:09
Plastiko puska bat zorura eroriz gero, itsasoan bukatuko da
Euri urek ur jariatzea sortzen dute, alegia, lur gainetik doan ur korrontea; bidean aurkitzen duen oro garraiatzen du.
2020/05/04 - 22:09
Euskadiko hirietako airearen kutsadura % 50 jaitsi da alarma egoeran
Ekologistak Martxan elkarteak jakinarazi dituen datuek diotenez, hauxe izan da nitrogeno dioxidoaren murrizketa, batez beste: % 46 Bilbon, % 49 Donostian, eta % 58 % Gasteizen.
2020/04/30 - 14:43
Bizkaiko golkoaren ur eta jalkin laginen erdiek mikroplastikoak dituzte
EHUren Materialak+Ikerketa taldeak mikroplastikoen presentziari buruz Bizkaiko golkoan argitaratu diren ikerketa guztiak aztertu ditu.
2020/04/19 - 16:10
Kutsadura %40 gutxitu da Euskadin, eta duela 10 urteko kutsadura mailara bueltatu gara
Alarma egoerak mugimenduak murriztu ditu eta trafikoa asko jaitsi da; hortaz, dioxido nitrogeno mailak ere asko jaitsi dira.
2020/04/16 - 16:10
Airearen kutsadura % 45-50 jaitsi da Europan konfinamendu egoeran
Sentinel-5P satelitearen arabera, NO2ren kontzentrazioa % 48 jaitsi da Madrilen 2019ko epe berarekin alderatuta,% 47 Milanen,% 49 Erroman eta % 54 Parisen.
2020/04/02 - 13:55
Airearen kutsadura % 45etik gora murriztu da Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Ekologistak Martxanen txostenaren arabera, zirkulazioa murrizteko neurriek eragin dute nitrogeno oxidoaren beherakada.
2020/03/26 - 12:54
Airearen kalitatea nabarmen hobetu da konfinamendua hasi zenetik
Trafikoa gutxitzeak eta industria jarduera apaltzeak zuzenean eragiten die NO2 gasen isuriei. CO2 isurien neurketa berehalakorik ez badago ere, adituak bat datoz txikitu direla esatean.
2020/03/04 - 23:50
Europako Batzordeak 2050ean klima-neutraltasuna lortzeko konpromisoa hartu du
Batzordearen ekimenaren helburua berotegi-efektuko gasen emisioak gutxienez % 40 murriztea da hamarkada bukaerarako.
2020/03/01 - 19:00
Dioxinek eta furanoek "zabortegiaren ingurukoen osasun arriskuak areagotu dituzte"
Bestalde, Elgetako alkateak publikoki galdetu du airearen kalitateari buruz atzo kaleratutako neurketak "noiz eta non" egin diren eta Eusko Jaurlaritzatik jaso duen erantzuna salatu du.
2020/02/29 - 20:23
Gueñesko herritarrak ez dira fidatzen Glefaranen kutsaduraz egingo den ikerketarekin
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Glefaran Biomasasa plantaren isurketen inguruko txosten bat faltsutu zuela salatu zuen Gueñez Bizia plataformak Balmasedako epaitegian.
2020/02/27 - 23:04
Zaldibarko furano eta dioxina mailak nabarmen egin du behera, Jaurlaritzaren arabera
Hala ere, azken egunotako laginek agerian uzten dute lixibiatuen eragina Beko-Aixolan.
2020/02/27 - 12:17
Olatzagutiko paraje batera legez kanpo jaurtitako hondakinak topatu dituzte
Abisua eman zuen herritarrak emandako datuei esker, isurketa horren erantzuletzat jo duten Iruñeko eraikuntza enpresa bat identifikatu ahal izan dute.