Airearen kutsadura % 45etik gora murriztu da Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Ekologistak Martxan elkarteak kaleratu duen azken txostenaren arabera, Hego Euskal Herriko hiriburuetako kutsadurak % 45etik gora egin du behera batez beste konfinamendua hasi zenetik, zirkulazioari jarritako mugek nitrogeno dioxidoaren beherakada nabarmena eragin dutelako.
'Espainiako hiri-airearen kalitateari buruzko COVID-19aren krisiaren ondorioak' deitutako txostenaren ondorio nagusia horixe da, trafikoaren murrizketa zorrotzak "inoiz ez bezalako hobekuntza, legezko mugen eta Munduko Osasun Erakundearen (MOE) gomendioen oso azpitik", ekarri diola airearen kalitateari.
Hiriburuetako estazioetako datuak martxoaren 14a eta 31a bitartean jaso eta aurreko hamar urteetako batez besteko kutsadura mailarekin alderatu ondoren, Ekologistak Martxanetik azaldu dute hilaren 18-19an hasi zirela beherakada nabaritzen, ordura arte, meteorologiagatik edo ez dakiten arrazoiren batengatik, ez zelako alderik sumatzen.
Ekologistak Martxan taldearen txostenak nitrogeno dioxidoaren (NO2) datu ofizialak aztertzen ditu, alarma egoera eta konfinamendu neurriak ezarri zirenetik izan den aldaketa ikusteko. Izan ere, "nitrogeno dioxidoa (NO2) autoen ihes-hodiek isurtzen duten kutsatzaile ohikoena da (industriak eta etxe galdarek ere isurtzen dute); hortaz, horren bilakaera erabat lotuta dago motordun trafikoaren isurketekin, hiriko airearen kalitatean eragiten duen faktore nagusia baita".
Hala, Gasteizen izan da beherakada handiena, % 54koa, eta atzetik geratu dira Iruñea (% 49), Donostia (% 41) eta Bilbo (% 40). Espainiako Estatuan, % 55ekoa izan da batez besteko beherakada.
"Airearen kalitatearen hobekuntza orokorra izaten ari da, hirietako erdiguneetan zein kanpoaldean, zirkulazioa mugatzeko neurriak orokorrak izan diren bezala", azpimarratu du talde ekologistak.
Elkarteak uste du krisitik ateratzean datuok mugikortasuneko politiken bidea aldarazi beharko luketela, "nitrogeno dioxidoak Espainiako Estatuan urtero 7.000 heriotza goiztiar inguru" eragiten dituelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, programazioaren zati batekin airean, greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako ekitaldi sinbolikoenak. Ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen greba deituta dago gaur, eta hainbat kontzertu eta jarduera zalantzan daude.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.