lan eskaintzak
2021/01/12 - 09:56
Zabalik da Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen Lan Eskaintzarako izen-ematea
Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik, eta azterketa 2021eko udaberrian egitea aurreikusten da.
2020/12/30 - 13:41
Arabako Aldundiak enplegu publikoko 80 lanpostu deituko ditu 2021ean
Plaza horietako 57 2019ko Lan Eskaintza Publikoari egokitzen zaizkio, eta beste 23ak 2020ko berriarenak dira. Aukeratze-prozesua, ziur aski, 2021eko bigarren zatian hasiko da.
2020/12/28 - 13:31
Arabako Aldundiak 60 plazako Lan Eskaintza Publikoa egin du
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak 2018rako eta 2019rako deitutakoei batuko zaie, pandemiarengatik ezin izan dituztelako egin. Hala, guztira 189 izango dira banatuko dituzten lanpostuak.
2020/12/17 - 19:55
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren Lan Eskaintza Publikoa urtarrilean hasiko da
Webgunean merituak aurkezteko hautagaiek izan dituzten arazoak direla eta, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak esan du ez dutela aldaketarik egiteko asmorik.
2020/12/14 - 13:37
Iruñeko Udalak 119 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du
Erretiratu direnen 40 lanpostu betetzea eta egun behin-behineko langileek betetzen dituzten 79 lanpostu egonkortzea da helburua.
2020/12/11 - 19:12
EAEko Administrazioan 1.500 lanpostuko deialdi publikoa egingo dute 2021ean
EH Bilduk Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez, Olatz Garamendi sailburuak esan du Jaurlaritzaren helburua bitartekotasunarekin amaitzea eta lanpostu publikoak egonkortzea dela.
2020/12/09 - 20:29
Dagoeneko 7 lagun daude ikerketapean Osakidetzako oposizioko irregulartasunen auzian
2016ko azterketetan izandako ustezko iruzurra ikertzen ari den epaileak beste pertsona bat auzipetu du, LAB sindikatuak hala eskatuta.
2020/12/09 - 07:50
Lekuko gehiagok deklaratuko dute gaur Osakidetzako LEParekin lotuta
Orain arte, Neurokirurgiako auzitegiko presidentea ez ezik, auzitegi horretako beste arduradun bat eta Neurofisiologiako, Digestioko, Anestesiologiako eta Angiologiako buruak inputatu dituzte.
2020/12/07 - 15:24
Euskadik prestakuntza espezializatuko egoiliarren inoizko eskaintza handiena egin du
Osakidetzak 490 plaza izango ditu 2021erako, duela sei urte baino % 59,6 gehiago.
2020/12/02 - 19:22
Bitarteko langileen sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren proposamena baztertu du
Behin-behinekotasun tasa % 40koa izatea jarri du baldintza gisa Jaurlaritzak, "baina Europar Batasunak muga hori % 8an ezarri zuen", kritikatu du sindikatuak.
2020/12/01 - 23:05
Jaurlaritzak Administrazioan behin-behinekotasuna amaitzeari bidea ireki dio
Administrazioak deialdia egin ahalko du behin-behineko langileen kopurua plantillaren % 40tik gorakoa bada. Lanean zortzi urtetik gora daramaten behin-behineko langileek plaza lortu ahalko dute.
2020/11/20 - 14:33
Bilbok 1.012 lanpostu sortuko ditu 2021era arte COVID-19aren krisiari aurre egiteko
Jaurlaritzak eta Udalak finantzatutako planak "hiribilduan orain arte sortu den enplegu aukerarik garrantzitsuena da". Krisiagatik lanpostua galdu duten pertsonak kontratatzea bultzatuko dute.
2020/11/12 - 20:17
Atzeratu egin dituzte Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko probak
Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Osasun Saileko arduradunekin aztertu dute egoera, eta beharrezko jo dute atzerapena.
2020/11/10 - 13:53
Bizkaiak bere lan-eskaintza publikoan 12 euroko tasa ordaintzea proposatu du
Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, "eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza hobea lortu nahi da, eta langileak hautatzeko prozesuetatik eratorritako gastuei aurre egin".
2020/10/28 - 20:00
Hezkuntza Sailak 3.200 plaza banatuko ditu lan eskaintza publikoen bitartez
Bildarratzek esan du hori dela legegintzaldi honetarako duen asmoa, irakasleei egonkortasuna emateko eta behin-behinekotasuna gutxitzeko.
2020/10/27 - 19:40
10.000 lanpostuko lan eskaintzak iragarri ditu sektore publikoan Jaurlaritzak
"Euskal Administrazioan erretirotik gertu dauden behargin asko eta bitarteko lan kontratu ugari daude. 10 urte barru langileen % 70ek hartuko dute erretiroa", esan du Olatz Garamendi sailburuak.
2020/10/26 - 15:10
Gasteizko Udalak 163 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa egingo du
Udalean funtzionario gisa aritzeko azterketak Aste Santua baino lehen egin nahi dituzte, baldin eta osasun egoerak baimentzen badu.
2020/10/21 - 13:50
Ertzaintzan urtero Lan Eskaintza Publiko bat egingo dutela iragarri du Erkorekak
Era berean, bere Sailak kutsatzeko gaitasun handia duten gaixotasunentzako Larrialdietako Plan Berezia landu, eta hauteskundeei begira, boto elektronikoaren inguruko azterketa egingo duela agindu du.
2020/10/07 - 12:58
Lehendakariak Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa hartu du
Koronabirusak lan arloan zer-nolako eragina izan duen aztertu dute gaur, asteazkena, Iñigo Urkulluk eta Yolanda Diazek. Lehendakaritzan bildu dira biak, Idoia Mendiarekin batera.
2020/09/30 - 17:44
EH Bilduk "covid tasa" ezartzea proposatuko du, une honetako beharrei erantzuteko
Ekimenaren helburua pandemiak eragindako krisiari eta euskal erakundeen "finantziazio beharrei aurre egin ahal izatea" da, "baliabide gehien dituzten pertsonek ekarpen handiagoa eginez".