Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzeratu egin dituzte Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko probak

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Osasun Saileko arduradunekin aztertu dute egoera, eta beharrezko jo dute atzerapena.
Irakasle bat arbelean. Argazkia: pexels.com
Irakasle bat arbelean. Argazkia: pexels.com

Hezkuntza Sailak Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) probak gutxienez datorren urteko ekainera arte atzeratzea erabaki du, Osasun Saileko arduradunekin COVID-19aren pandemiaren egoera aztertu ostean. 1.148 irakasle plaza (1.021 Bigarren Hezkuntzakoak eta 127 Lanbide Heziketako teknikariak) banatuko dituzte proba horietan.

Deialdi horixe bera izan zen aurreko ekainean, arrazoi beragatik, atzeratu zutena. Abuztuan argitaratutako atzerapen horretan agertzen zenez, LEPa abenduan hasi behar zen, egoerak "ahalbidetuko balu".

Gaurko erabakia dagoeneko jakinarazi diete hezkuntza arloko sindikatuei eta oposizioetarako hautagaiei, 4.000 bat pertsonari.

Hezkuntza Sailak "osasun egoerak ahalbidetzen duenean" egingo ditu probak, "baina ez ekaina baino lehenago", eta hautagaiek jakinarazpen bat jasoko dute probak baino bi hilabete lehenago gutxienez.

Hezkuntza Sailak atsekabea agertu du erabakiak sor ditzakeen "arazoengatik", eta berretsi du "osasun publikoaren eta osasun segurtasunaren irizpideetan oinarrituta" hartu dutela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X