lan eskaintzak
2019/10/29 - 21:35
Jaurlaritzak 1.026 lanpostuko eskaintza publikoa onartu du Administrazio Orokorrerako
Azken 30 urteetako deialdi handiena da honakoa. 2020an beste lan eskaintza bat deitu nahiko luke Jaurlaritzak, gutxienez 500 plazakoa.
2019/10/29 - 18:21
Osakidetzak bertan behera utzi ditu epaitegian ikertzen ari diren 11 oposizioak
Gasteizko epaitegi batek ikerketa abiatu du, azterketak filtratu ote zituzten argitzeko.
2019/10/29 - 18:00
Nafarroako Auzitegiak errefusatu egin du 2017ko euskarazko plazak baliogabetzea
Epaiaren arabera, ez dago frogatuta lanpostu elebidunen kopurua neurriz kanpokoa edo bidegabea izatea.
2019/10/25 - 22:12
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 656 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa egingo du
"Funtzionarioek betetzen ez dituzten jardunaldi osoko, hizkuntza perfilik gabeko, beharretatik abiatuta" aurreikusi omen dituzte oposaketak.
2019/10/08 - 17:48
Osakidetzaren lan-eskaintza publikoen eredu berriak elkarrizketak aurreikusten ditu
Epaimahaiak txikiagoak izango dira, eta zozketaz aukeratuko dituzte. Akordiotik kanpo geratu diren sindikatuek desengainua agertu dute.
2019/10/02 - 14:03
Beste bi epaik agindu dute Nafarroan euskararen nahitaezko meritua kentzeko
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, berriro, behar hori baliogabetu du, eremu mistoan, eremu ez-euskaldunean eta euskara derrigorrezkoa ez den Administrazioaren zerbitzu zentraletako postuetan.
2019/09/24 - 20:03
Jaurlaritzak ordezkapenetarako sistema informatikoa mantenduko du, akatsak izan arren
Hezkuntza Sailak onartu du irakasleen lan-poltsa kudeatzeko aplikazioan akatsak izan direla, baina ziurtatu du arazoak konpondu dituztela jada.
2019/09/24 - 13:44
Ordezkagune sistema bertan behera uzteko eskatuko dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari
EAEko hezkuntza sare publikoko irakasleen ordezkapenak kudeatzeko online plataforman izaten ari diren arazo 'larriak' salatu ditu koalizioak.
2019/09/17 - 22:18
Osakidetzak 215 postuko eskaintza deituko du familia mediku eta pediatra lanposturako
Nekane Murgak azaldu duenez, bihar bertan aurkeztuko diete proposamena sindikatuei. Azterketak hurrengo urteko lehen seihilekoan egingo dituzte.
2019/09/17 - 14:35
Osakidetzak 215 postuko eskaintza deituko du Familia Medikuntzan eta Pediatrian
Nekane Murgak azaldu duenez, bihar bertan aurkeztuko diete proposamena sindikatuei. Azterketak hurrengo urteko lehen seihilekoan egingo dituzte.
2019/09/12 - 21:51
Gurasotasun bajak parekatu egingo dira bi gurasoentzat: 16 aste bakoitzarentzat
Funtzionarioek irailetik dute eskubide hori. Orain sektore pribatura zabalduko da. Neurria urriaren erdirako indarrean egoteko lanean dabilela baieztatu du Jaurlaritzak.
2019/09/11 - 22:30
Bilbaobiziko langileek protesta egin dute lan baldintza hobeak eskatzeko
Lan hitzarmen aldaketa eskatzen dute, besteak beste. Bulegoetako langileen hitzarmenetik atera eta bizkaiko metal merkataritzakora pasatzea.
2019/09/02 - 15:00
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariordeak dimisioa eman du, LPEaren harira
Lan eskaintza publikoan izandako ustezko irregulartasunengatik deklaratzera deituta dauden goi-karguetako bat da Balerdi, Juan Carlos Sotorekin eta Andoni Arcelayrekin batera.
2019/08/20 - 12:50
Afiliatu atzerritarrak % 9,22 igo dira EAEn, uztailean, 68.182raino
Bestalde, guztira 27.887 atzerritar jatorriko afiliatu zenbatu dituzte uztailean Nafarroan Gizarte Segurantzan izena emanda.
2019/08/06 - 17:48
Behargin desgaituek zuzendutako hotela zabalduko du ONCEk Bilbon
47 langile izango ditu eta horietatik 33 desgaitasuna duten pertsonak izango dira. Antza, hotela datorren urtean zabalik izango da.
2019/07/24 - 10:21
Gipuzkoako Foru Aldundiak 72 lanpostuko eskaintza publikoa onartu du aurtengorako
Lantaldea berritzea da helburua, izan ere, datozen hiru legegintzaldietan foru langileen erdiek hartuko dute erretiroa.
2019/07/22 - 19:43
Urriko lan-eskaintzan hasiko da Osakidetza hautatze prozesuko neurri berriak ezartzen
Besteak beste, asteazken honetan bertan egingo den zozketa baten bidez hautatuko dituzte lan-eskaintzako epaimahaia osatuko duten kideak. Orotara, hamabi neurri berri ezarriko dira.
2019/07/18 - 16:02
EAEko ekonomia espero baino gutxiago haziko da 2019an, Laboral Kutxaren arabera
Aurretik egindako iragarpena bi hamarren jaitsi du: % 2,4tik % 2,2ra. Moteltze horrek eragina izango du enpleguan, 2020rako 28.000 lanpostu sortuko direla aurreikusi badu ere.
2019/07/16 - 18:51
Enpleguaren behin-behinekotasuna % 25ean 'enkistatu' dela ohartarazi du LHK-k
Bestalde, 2018an kontratazio mugagabeek gora egin zuten nabarmen, ia % 2,1. Dena dela, 2019ko lehen seihilekoan % 7,3 jaitsi dira kontratu mugagabeak.
2019/07/15 - 17:11
Hazi egin da EHUko ikasle ohien laneratzea; soldata arrakalak bere horretan dirau
2015eko promozioko emakumezkoek gizonezkoek baino % 8 gutxiago kobratzen dute, eta lanaldi murriztu gehiago izaten dituzte (gizonezkoek baino 13 puntu gehiago)