2020an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak 215 postuko eskaintza deituko du Familia Medikuntzan eta Pediatrian

Nekane Murgak azaldu duenez, bihar bertan aurkeztuko diete proposamena sindikatuei. Azterketak hurrengo urteko lehen seihilekoan egingo dituzte.
Iragarkia
Exámenes de la OPE en el BEC. Foto de archivo extraída de un vídeo de ETB.
18:00 - 20:00
Osakidetzak 215 postuko eskaintza deituko du familia mediku eta pediatra lanposturako

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Osakidetzak 215 postuko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) deituko du Euskal Osasun Sistemaren Lehen Arreta indartzeko. Zehazki, Familia eta Komunitate Medikuntzako 176 eta Pediatriako 39 plaza izango dira.

Iragarpena gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan egin du Murgak. Sailburuaren hitzetan, bihar bertan aurkeztuko dute proposamena LEParen Jarraipen Batzordean (Satse, Medikuen Sindikatua eta UGT sindikatuek osatutakoa). Bileran lan eskaintza publikoaren eredu berria martxan jartzeko neurriak eta eskaintzaren datak zehazten saiatuko dira.

Aurreikuspenen arabera, azterketak 2020ko lehen seihilekoan egingo dituzte, eta asmoa da lanpostua lortzen dutenek datorren urtean bertan hastea jardunean. Maiatzean beste 46 lanpostu iragarri zituen Osakidetzak Familia Medikuntzan eta Erizaintzan.

Murgak aurreratu duenez, LEP horren ostetik beste kategoria batzuetan ere deituko dituzte eskaintzak, besteak beste, Erizaintzan.

LEP eredu berria

Gaur iragarritako hautapen-prozesua 2018/2019 Lan Eskaintzaren baitan dago —guztira, 1.083 lanpostu—. Murgak azaldu duenez, eskaintza horrek bi helburu ditu: batetik, "enplegu egonkor eta kalitatezkoarekin" Lehen Arreta indartzen jarraitzea, eta bestetik, Lan Eskaintza Publikoaren eredu berria martxan jartzea, "prozesu eraginkor eta azkarragoekin, eta deialdi jendetsuak saihestuz".

Hain justu, hainbat eragilek egindako ekarpenak jarriko dituzte martxan hautapen-prozesu honetan. Besteak beste, Arartekoak, IVAPek, osasun arloko profesionalek, sindikatuek eta talde parlamentarioek egin dituzte gomendio eta proposamenak. Osakidetzaren LEPen eredu berria urriaren 8an aurkeztuko dute Eusko Legebiltzarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X