EAEko ekonomia espero baino gutxiago haziko da 2019an, Laboral Kutxaren arabera
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia espero baino gutxiago haziko da, Laboral Kutxaren arabera, eta, ondorioz, aurretik egindako iragarpena bi hamarren jaitsi du: % 2,4tik % 2,2ra. 2020an ere, beheranzko joera horri eutsiko zaio, eta Barne Produktu Gordina % 2,1 haziko da.
Euskal Ekonomiaren Txostena (2018) aurkeztu dute prentsaurrekoan Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuko zuzendariak eta Ibon Urgoiti Negozio Garapenerako zuzendariak.
Madariagak azaldu duenez, EAEko ekonomia "uhartea" da, Europako mailatik gora hazten ari delako, baina nazioarteko egoerak eragin eragiten dio: dezelerazioaren "olatu globala", "aurreikusi ezin diren Trumpen erabakiek" sortzen duten tentsio eta ziurgabetasun giroa, AEBren eta Txinaren arteko merkataritza gerra, brexit-a...
Ziurgabetasun baldintza horiek kalte egiten die enpresen inbertsio asmoei, eta horrek, enpleguaren sorrerari.
Ekonomiaren hazkundearen moteltzeak "enplegu sorreran dinamismoa galtzea" ekarriko du, Madariagaren esanetan. Nolanahi ere, 2020rako 28.000 lanpostu sortuko dira, aurreikuspenen arabera. 2019ko datuei erreparatuta, langabezia-tasa % 9ren bueltan geratu eta afiliazioa % 2 haziko dela aurreikusi du Laboral Kutxak.
Madariagak aitortu duenez, Espainiako ezegonkortasun politikoak (gobernua osatu barik egotea eta Kataluniaren egoera) "ziurgabetasun handiagoa" dakar, eta horren harian, "garrantzitsutzat" jo du Espainiako Gobernua egotea.
Pentsioen sistema erreformatu behar dela ere erantsi du Laboral Kutxako Ikerketa zuzendariak. Horren hitzetan, 18.000 milioi euroko defizita du gaur-gaurkoz sistema horrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.