Jaurlaritzak ordezkapenetarako sistema informatikoa mantenduko du, akatsak izan arren
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak onartu du irakasleen ordezkapenak kudeatzeko sisteman informatikoak akatsak izan direla, baina dagoeneko arazoak konponduta daudela eta aplikazio berriak indarrean segituko duela azpimarratu du.
Hezkuntza publikoko irakasleen lan-poltsa kudeatzeko 'Ordezkagune' plataforma berrian hainbat arazo antzeman dituzte eta horrek langileen eta sindikatuen kritikak eragin ditu. Gaur, akatsak konpondu bitartean sistema hori bertan behera uzteko eskatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari.
Alabaina, arazoak konponduta daudela ziurtatuta, aplikazioak martxan segituko duela adierazi du Uriartek. "Akatsak konponduz joan dira eta kaltetu guztiekin (200 bat lagun) harremanetan jarri gara", azaldu du.
Dena konponduta dagoela erakutsi nahian, Uriartek erantsi du astelehenean 2.000 irakaslek egin zutela eskakizuna aplikazio horren bidez eta 122 lanpostu esleitu zirela, "inolako arazorik gabe".
Horrez gain, 'Ordezkagune' plataforma "eraginkorra, gardena eta lagungarria" dela esan du eta sistema hori ezartzea sindikatuekin adostu zutela zehaztu du. "Behar bezala funtzionatzen du eta ez dugu aplikazioa kentzeko asmorik", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Asparrena eta Ezkabarte herriak baso-suteek larriki kaltetutako eremu izendatu dituzte
Izendapenak aukera emango die herritarrei, enpresei eta erakunde publikoei ezohiko laguntza ekonomikoak eta zerga onurak eskuratzeko.
Espainian aktibo dauden sute handien bilakaera ona dela eta, murrizketak kentzen hasi dira hainbat eremutan
Azken datuen arabera, suteek 50.000 hektarea inguru kiskali dituzte Avilan, 28.000 bat Madrilen eta 8.500 inguru Castellon.
Madrilgo Auzitegi Nagusiak Mina Muga proiektuaren meatze-emakidaren alde egin du, Ekologistak Martxan taldeak helegitea baztertuta
Meatze-proiektua Nafarroa eta Aragoi arteko mugan ezarri nahi du Geoalcali enpresak.
Ertzaintza 46 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari da, Mundakan
EGUNERATZEA (2026/07/13) Ertzaintzak ikerketa amaitu du eta ez du kriminalitate zantzurik aurkitu.
12 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati pisukidea bortxatzeagatik, Nafarroan
34 urteko biktima eta haren bi alabak egoera oso zaurgarrian zeuden, eta erasotzailearekin etxebizitza partekatzen jarraitu behar izan zuten. Hark abusuak egin zizkion berriz ere.
Kaleko afari solidarioak debekatu egin ditu Donostiako Udalak, "bizikidetza arazoak" argudiatuta
Jon Insausti alkatearen arabera, kalean otorduak banatzen diren tokietan delinkuentziak gora egin du. Aurrerantzean galarazita egongo da kalean otorduak banatzea Donostian, eta Kaleko Afari Solidarioak taldeak salatu duenez, 300 pertsona baino gehiago afaltzeko alternatibarik gabe utziko dituzte.
La Vall d'Uixóko konfinamendua bertan behera utzi dute, baina gainerako herrietako ebakuazio neurriak mantendu
Castelloko sutearen laugarren eguna da. Haizea ahul dabil eta ikuspen arazoak eragiten ari da, Aemeten arabera. Dagoeneko 8.500 hektarea kiskali dira.
Murriztu egin da Madrilgo suteen mehatxua, baina beroa dator
Espainiako Gobernuko iturriek ohartarazi dutenez, sutea oraindik ez dago kontrolatuta eta "eguraldiak aldakor jarraitzen du".
Albiste izango dira: Espainiako eta Frantziako suteak, alerta laranja beroagatik eta kaleko afari solidarioen debekua Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
48 ordu Espainia erdialdeko suteak geldiarazteko, beroa dator eta
Madrilgo eta Avilako suteen fronteak San Juan urtegiaren parean elkartu dira. Bi suteen artean, 80.000 hektarea baino gehiago erre dira.