lan eskaintzak
2023/09/29 - 16:07
83.600 hautagai baino gehiago aurkeztuko dira asteburu honetan Osakidetzako LEPera
LEP horretako gainerako hautaprobek urrian eta azaroan jarraituko dute, eta prozesuko azken azterketa azaroaren 25ean izango da.
2023/09/16 - 19:06
160.000 pertsona inguru ari dira azterketak egiten Estatuan, Administrazio Publikoko 27.000 lanposturako
Deialdiaren lehen fasea asteburu honetan gauzatuko da eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 3.400 pertsonak Gasteizen egingo dituzte azterketak.
2023/09/16 - 14:49
Sagarduik egonkortzearen aldeko apustua azpimarratu du Osakidetzako azterketen atarian
Osasun sailburuak zehaztu du 11.000tik gora lanpostu egonkortu dituztela 2018ko Lan Eskaintza Publikoak hasi zirenetik.
2023/08/08 - 22:40
Jende ilarak berriz ere Osakidetzaren LEPerako paperak aurkezteko
Atzodanik ordutegi zabalagoa dago eskakizun burokratiko horiei erantzuteko, Osasun Sailak propio luzatu du, baina halere tramiteok arintzea kostatzen ari zaie, Basurtuko erietxean batez ere.
2023/08/07 - 09:50
Osakidetzaren LEPetarako dokumentazioa entregatzeko ordutegi zabalagoa izango dute gaurtik aurrera
Bi ordu gehiago izango da izapidea egiteko (17:00ak arte). Jon den astean ilara luzeak sortu ziren erregistroaren bulegoetan. Gainera, dokumentazioa entregatzeko prozesua erraztu dute.
2023/08/04 - 17:02
Arabako Errioxan sasoikako langileak behar dira mahats bilketarako
Arabako Errioxan laster hasiko dute mahats bilketa. Iraileko lehen egunetan ekingo diote eta normalean baino denbora gutxiagoan arituko dira, bizpahiru astez. Horrek langile falta ekarri dezakeela eta, kezkatuta daude ardogileak.
2023/08/04 - 12:50
Osakidetzak 2018-19ko lan eskaintza publikoaren 41 kategoriatako zerrendak argitaratu ditu
Besteak beste, Lehen Arretako mediku eta pediatrenak, lan osasuneko eta osasun mentaleko erizainena edota fisioterapeutena kaleratu ditu. Destinoa hautatzeko aukera dutenek bertan eskaintzen diren destinoen artean aukera dezakete.
2023/07/17 - 22:34
Eraikuntzaren sektorean atzerritik etorritako profesionalak kontratatzeko erraztasunak izango dituzte enpresek
Arotzak, instalatzaileak, elektrizistak eta garabilariak “betetzeko zailak diren lanen” zerrendara batzea adostu dute Espainiako gobernuak, sindikatuek eta patronalak. Hala, Estatuko enpresek langile atzerritarrak kontratatzea errazagoa izango da, hutsik dauden lanpostuak betetzeko.
2023/07/17 - 12:32
Euskadiko BPGa % 0,5 hazi da eta enplegua % 0,7 2023ko bigarren hiruhilekoan
Eustatek plazaratutako datuen arabera, 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPGaren hazkundea % 1,6koa da eta enpleguarena, berriz, % 1,5ekoa.
2023/07/15 - 12:54
Sagardui: ''Enplegu Publiko eskaintzarik handiena egiten ari gara Osakidetzan''
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak hedabideen aurrean adierazi duenez, gaur hasi diren hautaprobetan 11.000 lanpostutik gora deitu dituzte, hau da, Osakidetzako plantillaren herena.
2023/07/15 - 11:42
Hasi dira Osakidetzako plantilla egonkortzeko 2021-22-23 Lan Eskaintza Publikoko azterketak
Osasun Sailaren arabera, 11.000 plaza baino gehiago (Osakidetzaren plantillaren herena) egonkortuko dira prozesua amaitutakoan. Helburua behin-behinekotasuna % 8tik beherakoa izatea dela gaineratu dute.
2023/07/09 - 18:14
Langile kualfikatuak trebatu eta erakartzeko programa jarri du abian Alemaniak
Alemania atzeraldian sartu da, eta herrialdearen zahartzearen ondorioz, bere ekoizpen industrialari eusteko profesional kualifikatuak falta ditu. Itoitz Lezeta arrasatearrarekin egon da EITB, Berlinen bizi da eta garabiak gidatzen eta maneiatzen ikasi du Estatuak ordaindutako formakuntzari esker.
2023/07/05 - 20:54
Erretirorako adina 68-72 urte bitarteraino atzeratzea eskatu du Espainiako Enpresarien Zirkuluak
Espainiako egungo pentsioen sistema publikoa ez dela jasangarria esan du Manuel Perez-Sala Enpresarien Zirkuluko presidenteak.
2023/06/26 - 07:00
2018-2019ko LEParen behin-behineko lehenengo emaitzak argitaratuko ditu gaur Osakidetzak
Probetan parte hartu dutenek behin-behineko emaitzak izango dituzte ikusgai Osakidetzako webgunean 12:00etatik aurrera. Horrekin batera, lantokia ere aukeratu ahal izango dute.
2023/06/12 - 15:22
Osakidetzak EPEko azterketen datak aurreratu ditu bost kategoriatan, U23ko hauteskunde orokorrak direla eta
Neurri horrek uztailaren 23an azterketak egiteko izena eman zuten 1.019 pertsonari eragiten die. Nolanahi ere, EPEko gainerako lanbide-kategorietako azterketak egiteko datak, ordutegiak eta lekuak ez dira aldatu.
2023/06/12 - 09:54
Albiste izango dira: Hezkuntzako lan eskaintza, U23rako negoziazioak eta indarkeria matxistaren aurkako ituna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/12 - 09:08
Ireki dute Hezkuntzako lan eskaintza publikorako izena emateko epea
Bestalde, 2.004 plazetarako probak urriko azken bi asteetan egingo dira, modalitatearen arabera, BECen.
2023/06/09 - 18:32
97 lanpostu betetzeko 4.800 eskaera dituen Administrazio Orokorreko lan eskaintza publikoa hartuko du BECek
Larunbatetik igandera bitartean azterketak egingo dira laborategiko, osasun publikoko eta epidemiologiako, artxiboko, liburutegiko eta dokumentazioko, eta arreta soziolaboraleko plazetarako. Datorren astean, hilaren amaierara arte, beste 17 lan-eskala eta -kategoriatarako probekin jarraituko dute.
2023/05/26 - 22:40
Negu demografikoa ate joka: Enpresek langile kualifikatu gehiago behar dituzte
Enpresak aspalditik ari dira arazoaz ohartarazten. Langile kualifikatuak behar dituzte. 2030erako 80.000 langilek hartuko dute erretiroa. 220.000 lagun beharko dira hutsunea betetzeko.
2023/05/26 - 17:11
Datozen zazpi urteetan 220.000 langile beharko dira Euskadin
Lau pertsonatik batek erretiroa hartuko du 2030erako. Horrek esan nahi du egungo biztanleriarekin ez dela nahikoa izango lanpostuak betetzeko. Hala, Euskadik gutxienez 200.000 langile gehiago beharko ditu hamarkada amaieran.