Osakidetzaren LEPetarako dokumentazioa entregatzeko ordutegi zabalagoa izango dute gaurtik aurrera
Osakidetzaren estabilizaziorako Lan Eskaintza Publikoetan (LEP) izena emanda daudenek ordutegi zabalagoa (08:00-17:00) izango dute gaurtik hasita dokumentazioa entregatzeko. Erreferentziako lau ospitale nagusietako —Txagorritxu, Basurtu, Gurutzeta eta Donostialdea— bulegoetan, bi ordu luzatu dute ordutegia, joan den astean izapide horrek ilara luzeak eragin ostean.
Osakidetzako LEPean izena emanda daudenek titulazio akademikoa, euskararen ezagutza, Osakidetzako lan esperientzia eta bestelako lan merituak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar dute, bestelako egiaztagiri eta gidabaimenarekin batera, plaza bakoitzerako izena emateko prozesuan aurkeztutako curriculumarekin bat datorren erakusteko, nahiz eta 2018/19ko LEPean aurkeztu zuten. Osakidetzako langile diren eta beste lanpostu batera aurkeztu diren langileek ere aurkeztu beharko dute.
Izapide horrek hainbat orduko ilarak eragin zituen joan den astean erregistroen bulegoetan. Arazoa arintzeko, Osakidetzak neurriak iragarri zituen ostiralean. Nabarmendu zuenez, "behar beste baliabide bideratzen ari gara, bai baliabide materialak, baita giza baliabideak ere".
Osakidetzak, era berean, gogorarazi du dokumentazioa ohiko erregistro orokorretan ere entregatu ahal dela: Correosen, administrazio publikoetan...
Halaber, erraztu egin dute dokumentazioa hartzeko prozesua, eta, orain, hainbat kategoriatarako dokumentazioa entregatu behar duenak behin bakarrik egin ahalko du. Hau da, txantiloia erregistratu ondoren, hainbat kategoriatarako erabili ahalko du, zein LEP, kategoria eta erregistro zenbaki dagokion adierazita, eta dokumentazioa lehen aldiz eman zuen lehen erregistroaren data zehaztuta.
NANaren kopia bakarrik entregatu behar dutenen kasuan, dokumentazioa aurretik emanda eta baliozkotuta dutelako, Osakidetzak zuzenketa prozesua erabiltzea erabaki du; hala, agiriak berriro aurkeztu beharrik ez dute, eta Osakidetzak berak eskatuko die NANa entregatzea, hautagaiaren izen-abizenak, jaiotza-data edota jatorria egiaztatu behar badu.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.